Autonomoen berriak

Jubilazioen arteko desberdintasunak

blog image old_people_1553347_960_720.jpg

Urteko lehen hiruhilekoa bukatuta, autonomo erregimenaren inguruko ikerketa desberdinak argitaratu dituzte eta hauei esker autonomoen egoera nolakoa den jakin dezakegu. Jubilazioari buruz hitz egingo dugu aste honetako artikuluan: Autonomo izan diren eta langile normal izan direnen jubilazioen arteko diferentzia.

Gaur egun, 500 euro gutxiago jasotzen ditu jubilazioagatik autonomo izan den batek langile normala izan den batekin alderatuta. Egia da Euskadin diferentzia hori txikiagoa dela, gurea bait da autonomi-erkidego guztien artean autonomo izandako jubilatuak gehien kobratzen dutena. Bataz-besteko 845€ko jubilazioa jasotzen dute hilero, espaniako bataz-bestekoa baino 130€ gehiago hilero.

Zergatik jasotzen dute gutxiago autonomoek?

Oso joera zabaldua da autonomoen artean kotizazio oinarri minimoa edukitzea, autonomoen %80ak hala egiten du. Hala, nahiz eta hilero gutxiago ordaindu lanean ari garen bitartean, ondoren jubilazio garaian ere askoz gutxiago jasotzen da.

Bakoitzak bizitza laboralan zehar duen egoera ekonomiko-pertsonalaren arabera kalkulatu behar du kotizazio oinarria zenbatekoa izan. Egoera ekonomiko kaxkarra badugu edo oraindik gazteak bagara kotizazio oinarri minimoa aukeratzea ongi dago (argi udaran igo egingo da 920 eurotara), baina komenigarria da gure bizitza laboral guztian zehar jubilaziorako planifikazioa kontuan izatea.

Onartu beharra dago gaur egun dugun pentsio sistemak aldaketa behar duela. Batetik bizi-itxaropena orain 40 urte baino askoz ere handiagoa da, eta ondorioz jubilatu-langile proportzioa askoz ere handiagoa da, eta bestetik, ez da posible bizitza guztia kotizatzen daraman langile autonomo batek nahiz eta kotizazio oinarri minimoagatik izan, laguntza pentsio (kotizazio gabeko pentsioak) batengatik jasotzen denaren antzeko kantitateak jasotzea.

Gipuzkoautonomo aholkularitzan gure bezero bakoitzaren egoera nolakoa den aztertzen dugu jubilazioa beti kontuan artuz, eta egoera bakoitzean dauden aukera desberdinak argi azalduz. 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar