Autonomoen berriak

Zenbat kotizatzen dute autonomoak

blog image costos_laborales.jpg

Lehengo astean datu berriak izan genituen autonomoen kotizazioei buruz. Gipuzkoautonomo aholkularitzan uste dugu oso garbi eduki behar dela kontzeptu hau, ondorio oso desberdinak izan bait ditzake. Gogoratu 2016 urtean autonomoen kotizazio-oinarri minimoa 893,10€ direla. 

EFE elkartetik ondorengo datuak jaso ditugu, autonomoen adinaren arabera banatuta:

               47 urte baino gutxiagokoak: %93ak kotizazio-oinarri minimoa dute.

               48 eta 50 urte artekoak: %84ak kotizazio-oinarri minimoa dute.

               51 eta 55 urte artekoak: %76ak kotizazio-oinarri minimoa dute.

               55 eta 60 urte artekoak: %65ak kotizazio-oinarri minimoa dute.  

 

Oraindela gutxi argitaratu genuen artikulu batean, garbi adierazi genizuen zein arrisku dituen beti kotizazio minimoa edukitzeak. 900€ baino gehiagoko irabaziak edukitzea hoituta bagaude, baja hartu behar badugu edo jubilazio garai iristen bazaigu eta ez badugu aseguru pribaturik edo pentsio planik kontratatuta, kotizazio minimoarekin jasoko dugun diru kantitatea orainarte irabazi duguna baino dexente txikiagoa izango da. Ezin izango dugu bizi maila berdina mantendu. 

 

Jarraian espainia mailan langile atuonomoen eta erregimen orokorran lan egiten duten langileen artean pentsio eta jubilazioetan dauden diferentziak azalduko ditugu:

Autonomoen batazbestekoa pentsioa 628,65€tan dagoen bitartean, erregimen orokorrean lan egiten dutenek 998,48€ jasotzen dituzte batazbestez baja egoeran daudenean. Bien arteko diferentzia %37.1ekoa da. Esan beharra dago, autonomo euskaldunak garrantzia gehixeago ematen diogula gure kotizazio-oinarriari eta horregatik pentsio altuenak jasotzen ditugunak gara, batazbesteko 738€ (hala eta guztiz ere erregimen orokorrean kobratzen dutenetik oso urruti).

Autonomoen jubilazioa batazbesteko 698,95€tan dago, ordea erregimen orokorrean lan egin dutenek batazbestez 1186,21€tako jubilazio pentsioa jasoko dute. Diferentzia %41,7€takoa da.

Gipuzkoautonomotik aholku batzuk: Jakinaren gainean gaude ezinezkoa dela autonomo batzuentzat beren kotizazio-oinarria minimoa baino handiagoa izatea, baina oso garrantzitsua da ondo aukeratzea gure kotizazioa. Nahiz eta uste dugun gu ez garela inoiz baja hartu beharrean egongo edo oraindik goiz gabiltzala jubilazioan pentsatzen hasteko, ondo estudiatu beharreko aukerak dira ondoren gure bizitza maila mantendu ahal izateko. 

Zure kotizazio-oinarria aldatzea pentsatzen ari bazara, edo honi buruz zalantzarenbat baldin baduzu, deitu gure telefonora 943-04-00-04 edo idatzi gure helbidera info@gipuzkoautonomo.com inongo konpromezurik gabe.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar