Autonomoen berriak

AUTONOMOAK EMPLEGUA SORTZEN JARRAITZEN DUTE

blog image man_875702_960_720.jpg

2017ko lehen sei hilabeteak pasa direlarik, estatuko ekonomiaren joerari buruzko datu berriak ezagutu ahal izan ditugu ATA (Langile Autonomoen Asoziazioa) eta INE (Estatuko Estatistika Institutotik) elkarteei esker. 

Lehen aldiz 12 urtetan estatuko langabe kopurua 4 milioitik behera dago. Aurten 454.946 lanpostu berri sortu dira eta horietatik 104.036 lanpostu autonomoak izan dira.

Gaur egun estatuan 3.256.355 langile autonomo gara eta horietatik %38,7ak autonomo sozietarioak eta %61,3 pertsona fisikoak. Sei hilabete hauetan langilean kontratatuta dituzten autonomoak ere hazi dira eta 2017an 62.300 autonomok kontratatu dituzte langileak.

Argi dago oraindik ere asko falta dela autonomoen egoera ona dela esan ahal izateko eta horretarako oraindik autonomoen legean aldaketa asko jarri beharko dituzte martxan, baina baieztatu genezake dinamika positiboa dela, eta oraindik ere autonomoak estatuko ekonomiaren zutabe garrantzitsuenetako bat direla.

Zuen negozioa handitzen ari bada eta hala jarraitu dezan langileak kontratatzeko ideia baduzue, deitu Gipuzkoautonomo aholkularitzara eta behar duzuen laguntza guztia eskeiniko dizuegu. 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar