Autonomoen berriak

TicketBairen 6 hilabetez atzeratu dute

blog image una_mano_sujetando_un_marcador_de_borrado_en_seco_x_ing_dias_del_mes_de_calendario_pasar_del_concepto_de_tiempo_cxmj2p.jpg

Aste batzuk zain pasa ondoren, azkenik, lehengo astean argitaratu zuten 608/2021 Foru Agindua, non TicketBai sistemaren betebeharraren ezarpen egutegia 6 hilabetez atzeratzeari buruzko informazioa argitu duten.

Aipatu bezela, TicketBai sistemaren borondatezko epea luzatu egiten da, autonomoak eta enpresa txikiak sistema berriaren ezarpena errezteko ideiarekin. 6 hilabetez luzatzen da epea eta ordurarte borondatez sartu ahal izango dira TicteBai-en, baina hori bai, lehen bezalaxe aktibitatearen arabera izango du bakoitzak derrigorrez sistema aplikatzeko epe muga.

Beste salbuespen berezi batzuk ere argitu ziren Foru Agindu honen bitartez, eta kasu berezi batzuetan, erretiro unea gertu duten langile autonomoak TicketBai betebeharretik salbuetsita gelditzen dira, baldintza hauek betetzen badituzte:

Pertsona fisikoak izan daitezela, IRPFn tributatzen dutelarik (Sozietate Mugatuak ez dute haue betetzen)

2021eko abenduak 31 baino lehen aktibitate ekonomikoa martxan izatea, eta une horretan 60 urte edo gehiago izatea.

Derrigorrez elkargoko kide izatea eskatzen duen jarduera profesional bat egiten duten pertsona fisikoen kolektiboko kide ez izatea, eta Administrazioarekin harremanak bitarteko elektronikoen bidez izatera behartuta ez egotea.

2021ean ez edukitzea langilerik kontratatuta. Autonomo laguntzaileak ez dira besteren konturako langiletzat hartzen.

Ikusten duzuenez 2022 hasiera konplikatu xamarra izango dugu, baina Gipuzkoautonomo aholkularitzan web aplikazioaren hobekuntzan jarraitzen dugu eta TicketBai sisteman sartu behar duzuen profesionalei lagungarri izango zaizuena.

 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar