Autonomoen berriak

Kontuz kotizazio oinarri minimoarekin

blog image pensamiento_basado_riesgo_iso_9001_340x255.jpg

Autonomoak garenok azken hilabete eta urteetan mezu eta notizia gehiago jasotzen ari gara kotizazio oinarri minimoa aukeratzeak izan ditzakeen ondorioei buruz, eta nahiz poliki-poliki izan, jendea ohartzen ari da ez dela beti aukera onena.

Langile autonomoen asoziaziotik (ATA) hainbat txosten argitaratu dituzte, non adierazten den gaur egun altan dauden autonomoen %85,6 kotizazio oinarri minimoagatik ordaintzen ari direla, hau da, 920 euroko kotizazio oinarria. Aipatutakoak zentzugabekeria dirudien harren, kontuan izan lehengo urtean portzenai hori %86.3an zegoela, beraz beherakada txiki bat izan da.

Zentzuzkoena, Kotizazio Oinarria gure jarduera ekonomikoan ditugun irabazien araberakoa izatea litzake. Kontuan izan kotizazio oinarriak zuzenean eragiten duela ezintasun egoera, amatasuna eta batez ere jubilazioan. Gainera 2018an indarrean sartu diren autonomo erregimeneko lege aldaketekin, urtean zehar lau aldiz aldatu dezakegu gure kotizazio oinarria. Hala adaptazioa maila handiago bat izango dugu, eta gure negozioaren gorabeherekin batera aldatu ahal izango dugu kotizazioa.

Egia da autonomo batzuk bere kotizazio oinarria igotzea ezinezkoa egiten zaiela, dituzten irabaziekin 920 euroko kotizazio oinarria ordaintzea iada karga izugarria izaten delako. Kotizazioari buruz legedia aldatuko dela dirudi, batez ere aipatu berri ditugun autonomo hauek jarduera mantendu ahal izateko.   

Beste puntan irabazi handiak dituzten eta hala ere oinarri minimoagatik kotizatzen duten autonomoak ikus ditzakegu. Hauek gutxinaka kotizazio hori igotzea planteatu behar lukete, baja bat edukiz gero edo jubilazio ordua iristen bazaie, jasoko duten diru kantitatea oso txikia izango da normalean izaten dituzten irabaziekin alderatuta.

Kasu askotan ez da kotizazio oinarri hori igotzea nahi izaten, batez ere jubilaziorako azken 25 urteetan sartu ez bagera oraindik (gaur egun kontuan hartzen den epea jubilaziorako), edota ez dagoelako zihurtasunik gaur egungo Gizarte Segurantzako sistema ezagutzen dugun bezela mantenduko denik. Kasu askotan beharrezkoa izaten da baja edo istripu aseguru bat kontratatzea autonomo bezela eta hala gizarte segurantzatik jasotzen duguna aseguru pribatuarekin jasoko dugunaz bete irabazi minimo batzuk zihurtatzeko eta bizitza maila mantedu ahal izateko.

Beti aipatzen dugun bezala gerta daitezkeen egoerei aurre hartzen saiatu behar dugu, ondoren ez duelako ezertarako balio kotizazio oinarria igotzeak edo aseguru bat kontratatzeak. Gipuzkoautonomo aholkularitzan garrantzia handia ematen diogu gai honi, beraz, jarri gurekin kontaktuan eta zuen kasua aztertuko dugu era pertsonalizatuan.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar