2019ko urtarrilan martxan jarri ziren langile autonomoen aldeko hainbat hobekuntza, 28/2018 errege dekretuaren bitartez, eta aldaketa horien artean garrantzitsuenetako bat autonomoentzako kotizazioren igore txiki baten bitartez kontingentziak hobetze zirela izan zen.
Aipatutako kontingentzia hobekuntza horien artean mesfidantza gehien sortu zutenak, ez zirelako batere zehatz eta argiak, aktibitate uztea (Cese Actividad) eta fomakuntza profesionalaren beharrezko kotizazioa izan ziren.
Aktibitate uzteari edo autonomoen langabeziari buruz aipatu zen, errezagoa izango zela onartua izatea, hau da, jarduera uzterakoan autonomoen langabezia lortu ahal izateko eskatzen ziren betebeharrak bigunagoak izango zirela, baina ez da hala. Oraindik ere eskaera gehienak ukatu egiten dira, eta gizarte segurantzarentzar cobertura benetan errentagarria izaten jarraitzen du.
Lehen aipatu dugun bezala, kotizazio berri honekin formakuntzarengatik ere kotizatu behar da orain autonomo bezela, eta nahitanahiezkoa da. Lehen momentutik baieztatu zuten martxan jarriko zela, eta hilabete gutxitan informazio gehiago eskeiniko zigutela, baina orainarte behintzat ez da hala izan. Eta nahiz eta teorian kotizazio honen bitartez formakuntza bonifikatura sarrera eduki genezakeen, FUNDAE (fundación estatal para la formación en el empleo) tarteko, oraindik gutxienez erregimen orokorreko langileak bakarrik onartzen dituzte.
Gipuzkoautonomo aholkularitzatik informazio guztia inguratuko dizuegu autonomoen kotizazioaren inguruko aldaketa guztiei buruz. Hala ere ez dirudi epe motzera aipatu ditugun arazoak konponduko direnik.
Utzi zure iruzkina