Autonomoen berriak

HAUTESKUNDEAK AURRERATZEAREN ONDORIOAK

blog image hourglass_2910948_960_720.jpg

Aldaketa eta proposamen ugari izaten ari dira estatuko talde politikoetatik azken hilabeteetan autonomo eta enpresari txikien inguruan, eta batzuk martxan jarrita daude iada, baina oraingoan hauteskundeen aurrerapen bat izango dela jakin dugu, Apirilaren 28ra aurreratuz. Hauteskunde hauek izan ditzaketen eraginak aztertu nahi dugu aste honetako artikuluan.

Langile autonomoen sektorean izan dezaken eragin zuzen eta aipagarriena, autonomo askok gogoz espero zuten aldaketa baten inguruan izan daiteke, benetan irabazitakoaren inguruan kotizatzeko prestatzen ari ziren legedia. Aurrekontu orokorrak onartu gabe daudelarik ez da inolako negoziaziorikk izango lege berri honi buruz, eta askotan aipatu dugun bezalaxe, autonomoen kolektibo guztiarengan eragina izango zukeen aldaketa bat zen.

Egia da, orain indarrean sartu berri den legediak 2022 urterarte autonomoen kotizazio eta kontingentzien igoera eta aldaketak erregulatzen dituela, baina ez da ahaztu behar era berea puntu asko falta direla argitzeke daudela, adibidez, aitatasun prestazioa.

Hauteskunde hauetan dena azkar joengo balitz, udara hasierarako gobernu berria martxan egon liteke, baina gaur egun estatuan dagoen ingurune politikoa ikusita, ezinezkoa den zerbait dirudi. Hala seguraski, 2019ki udazken arte ez da gobernurik izango.

Bitarte honetan, langile autonomo garen guztiak betiko moduan jarraitu beharko dugu, gure sektorearen hobekuntza ekarriko duten legedi aldaketen zain. Merkatari txiki eta auzo dendak bultzatzeko laguntzak behar dira adibidez, gero eta gehiago sufritzen baitute merkatal zentru erraldoien eta internet bidezko salerosketen aurrean.

Autonomoak kolektibo oso garrantzitsua gara estatuan, eta garbi izan botoak irabazi nahi horretan hainbat proposamen desberdin aipatuko direla hauteskunde kanpaina honetan, ondoren ikusi egin beharko ea benetan gauzatzen diren. Gipuzkoautonomo Aholkularitzatik beti bezela autonomoen inguruko notizia garrantzitsuenak inguratuko dizkizuegu!

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar