Autonomoen berriak

2022 urteko itxiera fiskala

blog image foto2.jpg

2023an sartuberri garen honetan, normala den bezalaxe festa eta lagunarte garaia da, baina hala eta guztiz ere ez dugu ahaztu behar urte amaierarekin batera eredu fiskal ugari aurkeztu behar ditugula ogasunean. Aste hontako artikuluan, eredu fiskal guzti horiek aipatuko dizkizuegu, betebeharrak eta aurkezpen datak kontuan izan ditzazuen.

Urtarrilean zehar ondorengo ereduak aurkeztu beharko ditugu:

Pertsona fiskioen errentaren gaineko zerga aurkezpenak:

110 Eredua: Hiruhilero aurkeztu behar da eta Atxikitzera behartuak dauden eta hiruhilekoan lan etekinak, jarduera ekonomikoen etekinak edo sariak ordaintzen dituztensubjektu pasibo edo zergadunek aurkeztu behar dute.

190 Eredua: 110 ereduaren 2022 urteko laburpena da, eta informatiboa besterik ez da.

115 Eredua: Atxikitzeko betebeharra duten eta higiezin hiritarren errentamenduagatiko edo azpierrentamenduagatiko etekinak ordaintzen dituzten subjektu pasibo eta zergadunek aurkeztu beharko dute.

180 Eredua: 115 ereduaren 2022 urteko laburpena da, eta informatiboa besterik ez da. Alokairu fakturetan retentziorik izaten ez dutenak ere aurkeztu beharko dute.

 

Balio Erantsiaren gaineko Zerga

BEZaren urteko ereduak aurkeztu behar dira (390, 391 eta 392 ereduak), BEZ erregimenaren arabera. Hauetan urte osoan zehar jardueran izandako BEZa erregularizatzen da. Eredu honen bitartez bakarrik eskatu daiteke gure alde dugun BEZa bueltatzeko. (aurezte epea urtarrilak 31 arte).

 

Operazio intrakomunitarioak

Hiruhilero Ogasunean aurkeztu behar da 349 eredua, non Europar Batasuneko bezero eta hornitzaileekin izandako, eta BEZik izan ez duten operazioen informazioa bidaltzen zaion Gipuzkoako Ogasunari.

 

Otsailan, 2022 urteari buruzko beste bi eredu ere aurkeztu beharko dira (errenta deklarazioa ahaztu gabe, apiriletik ekainera aurkeztu behar delarik):

130 Eredua: Hiruhilero egiten den eredua da IRPFko ordainketa zatikatuen aurkezpena. Autonomo eta merkatari txikiek aurkeztu behar dute, beti ere beren irabazien %50 baino gutxiago atxikipen gabe fakturatzen badute. Oraingo hau 2022eko azkena da eta honekin gure errenta aitorpenerako dirua aurreratzen dugu. (Otsailaren 10 arte da aurkezteko epea).

347 Eredua: Urtean behin egiten den aurkezpena da. Pertsona fisiko edo juridikoak (publikoak zein pribatuak), eta jarduera enpresarial edo profesionalak burutzen dituzten entitateak, baldin eta beste pertsona edo entitate bati egindako eragiketek, batera hartuta, 3.005,06 euroko kopurua gainditzen badute (BEZ eta errekarguak barne), aitorpenaren xede den urte naturalean zehar. (Otsaila osoa dugu aurkezteko).

 

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik eredu guzti hauek aurkezteko beharrezko laguntza eskeintzen dizuegu, eduki ditzakezuen zalantzak argitu eta ereduak betetzen eta aurkezten lagunduko dizuegu. Gogoratu oso garrantzitsua dela zuen negozioen betebehar fiskalak ongi eta legeak aipatzen dituen epeetan aurkeztea.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar