Autonomoen berriak

NOIZ ETA ZERGATIK ALDATU AHOLKULARITZAZ

blog image donde_hacer_cambio_de_sentido.jpg

Aholkularitza zerbitzua guztiz beharrezkoa izaten da autonomo eta merkatari txikien artean. Ez da erraza bakoitzak bere negozioaren fiskalitate eta kontabilitatea eramatea, honek exijitzen duen arduragatik eta denboragatik, urtero ematen diren legedi aldaketen aurrean eguneratuta egotea beharrezkoa delako, eta batez ere obligazio fiskalak gaizki aurkezteak ekar ditzaken arriskuengatik. 

Gure negozioaren inguruko beste hainbat gairekin pasatzen den bezalaxe, autonomo eta enpresa txiki asko aritzen dira aholkularitza aldatzeko ideiari bueltak ematen. Batezere noiz eta nola egin behar den aldaketa hau. Aste honetako artikuluarekin, izaten diren egoera desberdinak aztertuko ditugu, aholkularitza aldatu nahi denean. 

-Aholkularitzaz aldatu nahi dugu, legedian izaten diren aldaketen berri ematen ez digutelako.

-Ez digute eskatu ditzakegun subentzio eta bonifikazio desberdinen berri ematen.

-Ez digute nahikoa atentzio eta gertutasun erakusten. Askotan jasotzen den zerbitzua ez da pertsonalizatua izaten.

-Tramitatzaile eta deklarazio aurkezle lana besterik ez dute egiten, ez dute benetako aholku zerbitzua ezta laguntza eskeintzen.

-Kobratzen diguten prezioa oso altua izaten da, ondorioz hilero karga oso handia izan daiteke enpresarentzat.

-Azaltzen dizkiguten gaiak hizkuntza oso teknikoan egiten dituzte eta oso zail egiten da ezer ulertzea haiengandik. 

Aholkularitzaz aldatzeko erabakia hartu dut, baina noiz da momentu onena hau egiteko?

Aldaketa urteko edozein momentutan egin daiteke, baina hau egiteko momentu egokiena eta errezena betebehar fiskalik ez dugun hilabeteetan izango da. Eta dudarik gabe data konkretu bat jartzekotan, lehen hiruhilekoa da aholkularitzaz aldatzeko momentu egokia.

Gipuzkoatuonomo aholkularitzaren helburua, autonomo eta enpresa txikiei laguntza osoa ematea da, eta orainarte izan dituzten aholkularitzak emandako zerbitzu kaxkarra zuzendu. Zuen jarduerari buruzko informazioa hiruhilero bidaliko dizuegu, zuen negozian inplikazio osoa izango dugu ahal dugun laguntza osoa eskeiniz, legediaren aldaketei buruz informazio osoa jasoko duzue, eta gure prezioak egiten dugunaren araberakoak dira beti! Laguntza handi bat izango gara, ez karga pisu bat.

Jarri gurekin kontaktuan inungo konpromezurik gabe!

 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar