Autonomo edo merkatari txiki batek bere negozioa martxan jartzen duenetik oso kontutan hartu beharreko gauza bat da konpetentzia. Aipatu beharra dago konpetentzia diogunean, ez dugula gure produktu berdinak eskeintzen dituzten enpresei buruz bakarrik hitz egiten, konpetentzia barruan sartu behar ditugu ordezko zerbitzu eta produktuak.
Lehenik eta behin gure arerioak zein izan daitezken jakin behar dugu. Gure negozioak asetzen duen beharra nahi duen bezero bat merkatuan dauden aukera desberdinak aztertzen hasiko balitz, behar edo nahi hori asetzeko, zer aurkituko luke? Aukera guzti horiek gure konpetentzia izango dira. Sarreran aipatu dugun bezalaxe ez dira ordezko produktuak eskeintzen dituztenak ahaztu behar, ezta gure dendatik urrun dauden negozioak. Biak ala biak gure konpetitzaile dira!
Uda osoan zehar hainbat ekintzaile inguratu zaizkigu halako ikerketak egiteko eskaerarekin, eta uste dugu jende askorentzat lagungarriak izan daitezkela halako ikerketetan kontuan hartzen diren puntu garrantzitsuenak.
Negozio berri baten hasieran garrantzitsua da gure konpetentziak eskeintzen duena ondo ezagutzea, hala gure negozio ideia egokia den jakin dezakegu. Zein diren eskeintzen dituzten produktu edo zerbitzuak, prezioak eta nolako zerbitzua duten adibidez. Nahiz eta jarduera baten hasieran egiten den ikerketa hau, aldizka egin beharreko zerbait da, gure negozioa aurrera doan einean eraldatzen joango baita poliki-poliki.
Ikertzeko alderdi garrantzitsuenak:
-Eskeintzen dituzten zerbitzu eta produktuak.
-Gure konpetentziaren bezeroen perfila.
-Zein hornitzailerekin egiten duten lan.
-Langile kopurua.
-Ordutegiak.
Aipatutako puntu hauek ongi aztertzeko, denbora apur bat beharko dugu, beharrezkoa baita konpetentziaren negoziotara bixitak egitea eta web orrietan sartzea. Web orrietan beti informazio asko lortu dezakegu (prezioak, eskeintzen dituzten produktuen deskribapenak, denden helbideak,…).
Gipuzkoautonomotik ikerketa txiki hau egitera bultzatzen zaituztegu, hala zuen negozioa zertan desberdindu daitekeen ikusiko duzue eta arrakasta errazago lortu.
Utzi zure iruzkina