Autonomoen berriak

Autonomoentzat kengarriak diren gastuak

blog image deduccion_fiscal.jpg

Kontsulta asko izaten ditugu urtean zehar langile autonomoen partetik, ogasunean kengarriak izan daitezkeen gastuak zein diren galdetuz. Aste honetako artikuluan, autonomoak izan ohi dituzten gastu nagusiak aipatuko dizkizuegu eta kengarriak izateko bete beharrekoak.

 

Hiru baldintza bete behar izaten dira orokorrean:

1-Aktibitate ekonomikoari lotuta egon behar da %100ean gastua.

2-Faktura eduki behar da.

3-Gastua egoki kontabilizatuta egon behar da autonomoaren kontabilitate liburuetan.

Gastuei buruz kontuan hartu beharreko beste kontzeptu batzuk:

-Noberaren izenean izan behar dira gastuak.

-BEZetik salbuetsita dagoen aktibitate bat egiten baduzu, gastuek normalean izaten duten BEZa ez litzake kengarria izango, eta errentari begira gastuaren kostu handiagoa bezela kontsideratuko litzake.

-Hainbat jarduera ekonomiko edukiz gero, eta horietako bat BEZetik salbuetsita badago, bi aktibitateetarako diren gastu komunak irabazien arabera izango lirake kengarriak BEZ deklarazioetan.

Normalean bakoitzaren aktibitateari lotuta dagoen gastua bada kengarria izaten da BEZ eta errenta aitorpenean, hala ere konsziente izan behar dugu fakturak ondo gorde behar direla, eta ogasunaren aurrean justifikatzeko gai izango garela eskatzen badigute.

AUTONOMOEN ARTEAN NORMALENAK IZATEN DIREN GASTUAK

Gizarte Segurantzako kuotak

Aktibitaterako kontsumo gastuak

Formazio gastuak

Alokairuak

Bestelako profesionalen gastuak: Asesoria, abokatu…

 

Bestalde, atuonomo gehienak izaten dituzten harren nahiko konfliktiboak izaten diren gastuak aipatu dizkizuegu: Kotxeko gastuak (konponketak, gasolina, peajeak), telefono mobila, eta etxeko gastuak bertan lan egiten duten autonomoen kasuetan.

Ogasuneko legea nahiko argia da gastu hauen inguruan, eta errentako zergari begira edozein gastu kengarria izan dadin gastua esklusiboki aktibitatearentzako izan behar litzake, beraz, jarduerarako bakarrik den auto bat izan behar litzake, edota bi telefono mugikor izatea, bat lanerako bakarrik dena. Azken finean ezin dira partekatu bizitza pertsonalean eta mundo profesionalean.

Etxebizitzako gastuekin ere gauza bera gertatzen da, eta argia bezelako hornikuntzak gastu kengarri izateko, kontadore desberdinduak behar lirateke, edota interneteko bi línea desberdin izatea eta hori kasu gehienetan ezinezkoa izaten da.

Gipuzkoautonomo aholkularitzan konsziente gera gauza ugari hartu behar direla kontuan aktibitate berri bat hasterako unean eta behar dezuten laguntza eskeiniko dizuegu bidai berri hori ongi hasi ahal izateko

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar