Gaurkoan autonomo eta enpresa txikiak askotan ahaztuta izaten duten gai bati buruz arituko gara asteroko artikuluan, negozioaren irudi korporatiboa. Gaur egungo gizartean irudiak izugarrizko garrantzia dauka eta kasu askotan ez da nahikoa atentzio jartzen, negozioaren sorrera fasean bakarrik ematen zaio garrantzia, eta beharrezkoa da noizbehinka berriztatzea.
Autonomo eta enpresa txikietan arlo guztietaz arduratu beharra dauka jabeak, eta horrexegatik, arlo bakoitzean departamento zehatz bat ez izateagatik, ahaztuta gelditzen dira edo ez zaie nahikoa arreta jartzen.
Esan bezala irudi korporatibo berri eta erakargarria mantentzea beharrezkoa da gaur egungo merkatuan. Adibidez enpresa haundien %80ak hamar urtetik behin berritzen dute irudi korporatiboa, eta ordea, enpresa txikien %30ak bakarrik egiten ditu inbertsioak beren irudia eguneratua mantentzen.
Duela aste batzuk aipatu genizuen negozio txikien digitalizazioarekin antzekotasun handiak ditu. Gaur egungo merkatua momentuoro aldatzen ari da eta aldaketa horietara moldatzea guztiz beharrezkoa da bezeroak mantendu ahal izateko. Irudia berritzerakoan pentsatzen den lehen gauza logo aldaketa izaten da, baina badira beste hainbat modu, tipografia aldaketa, web orri edo bixita txartelak berritzea.
Beraz, gai honi arreta jartzea garrantzitsua da, gure negozioa modernizatu daiteke bere xarma galdu gabe, gure bezero direnei heltzea lortu behar dugu eta gure irudiaren bitartez negozioaren izaera gogora dezaten. Beti kontuan hartu zein diren gure bezero objektiboak, denboran zehar aldatu egiten bait dira eta haiek nahi dutenaren arabera aldatu beharko dugu gure irudi korporatiboa.
Gipuzkoautonomo aholkularitzan laguntzeko gaude eta aseguruekin bezalaxe publizitate eta marketing departamentu bat dugu zuei zerbitzu osoena eskeini ahal izateko. Hala, zuentzako onuragarrien izan daitekeen irudi berri bat bilatu dezakegu.
Utzi zure iruzkina