Sare sozialen erabilera geroz eta handiagoa izanik, hauen bidez erlazionatzen den persona kopurua izugarria da. Ondorioz, sare sozialak marketing tresna oso erakargarri bihurtu dira bai enpresa handi eta baita autonomo eta merkatari txikientzat. Aste honetako artikuluan sare sozial horiek aprobetxatzeko gomendio batzuk emango dizkizuegu.
Nolako erabilera eman behar zaie? Perfil pertsonala eta profesionala ezin ditugu batera eduki. Sortuko dugun perfila guztiz profesionala izango da, non, zuzenean bezeroekin edo bezero potentzialekin harremanetan egongo garen haientzat interesgarria den informazioa partekatuz.
Ez da inundik ere beharrezkoa aldi berean sare sozial askotan edukitzea gure negozioaren perfila. Hobe da hasi baino lehen ikerketa sakon bat egitea, gure bezeroak zein eta hauengan eragin handiena duten sare sozialak eta gehien erabiltzen dituztenak zein diren jakin dezagun.
Hasi baino lehen estrategia landu bat eratzen badugu, sare sozial horiei aterako diegun etekina oso handia izan daiteke. Egia da denbora eskeini behar zaiela, baina gure negozioan izan dezaken eragina ere oso nabaria izan daiteke. Hauek izan daitezke Sare Sozialak modu eraginkor batean erabiltzeak ekarri ditzaken onurak:
-Pertsona askorentzat ikusgai egongo gara: Bezero potentzial kopuru handi batek sare sozialak asko erabiltzen baditu, eta gu hauetan nahiko aktiboak bagara, bezero horiengana iristeko aukera handiak ditugu. Gainera hala, gure markaren itxura on bat zabaltzeko aukera izango dugu.
-Leialtasuna: Autonomoei buruzko hainbat txostenek adierazten duten bezalaxe, Sare Sozialetan presentzia duten autonomo eta merkatari txikiek bezeroen fidelizazio handiagoa lortzen dute.
-Jendea gure web orrira erakartzen du: Sare sozialetako perfiletan argitalpen interesgarriak igotzearekin gure web orriko bixitak handitzen dira. Kasu hauetan normalena publikazio horietan klik egitean gure web orrira zuzentzea da.
-Web horriarekin bateragarritasuna: Aurreko puntuetan adierazi dugun bezala, web orri on bat edukitzeak ez du esan nahi ezin dugunik Sare Sozialetan negozioaren perfilik eduki. Askotan gertatzen da web orri batek blog oso interesgarri bat edukitzea, baina Sare Sozialetan perfilik ez duelako helburu publikora ez iristea.
-Muga geografikoak gainditzen ditu: Gaur egun gero ta ohikoagoa da negozioak egitea oso urruti dauden pertsonekin. Sare Sozialen erabilera egoki batekin beste inola lortuko ez genituzkeen bezeroak lortzeko aukera izan dezakegu.
-Kostu oso txikiak: Kasu askotan inolako gasturik ez da egin behar Sare Sozialetan gure negozioaren perfila edukitzeko. Gainera sare sozial batzuek publizitatea egiteko aukera ematen digute, Facebook-ek adibidez, gastu oso txiki baten ordainetan eta honekin milaka pertsonen perfiletara iristeko aukera izango dugu. Aprobetxatu beharra dago!
Gipuzkoautonomo aholkularitzatik, Sare Sozialen erabilera on bat egitera animatzen zaituztegu, astero denbora eskeini bezeroentzat interesgarria izango den argitalpen bat igoaz.
Utzi zure iruzkina