Autonomoen berriak

Autonomo legearen erreforma gero eta gertuago

blog image Aprobacion.jpg

Langile autonomoen legedian erreformak egingo zituztela esaten hasi zirenetik urtebete baino gehiago pasa da, baina badirudi azkenean, aldaketa batzuk gutxienez (hasiera batean proposamenak asko izan ziren) udara bukarean jarri daitezkela martxan. 

Legedi hau prestatzeko sortu zen batzordeak iada bere lanak bukatu ditu eta Diputatuen Kongresuak onartuak izan dira legedi berrian sartutako aldaketak. Hauek izango dira:

-Autonomo ekintzaileen hasierako bonifikazioa, hau da, autonomoen 50€ko cuota lehen 6 hilabeteetan luzatu egiten da eta urte bete osoa izango da.

-Gizarte Segurantzako altak eta bajak egunean bertan egikarituko dira (Gaur egun egun bakarra egonda altan, hilabete osoa ordaindu beharko da). Kontuan hartu lana egiten hasi baino lehen egin beharko dela alta!

-Kotizazio oinarria orainarte 2 aldiz bakarrik alda daiteke urtean zehar, lege aldaketarekin urtean 4 aldiz aldatzeko aukera egongo da.

-Autonomoen hileko kuota berandu ordaintzeagatiko errekargua %10koa izango da hurrengo hilean ordaindu ezkero (gaur egun %20koa da).

-Azkenik autonomoek izaten dituzten gastu batzuen kengarritasunari buruzko nahasmena argituko da legedi berriarekin. Etxeko gastuen %20 kengarria izango da eta kotxeko gastuen %50, beti ere gastu hauek lanerako eta bizitza pertsonalerako gastu komunak diren, eta fakturarekin ongi justifikatuta dauden.

-Autonomo sozioetarioen kotizazio oinarri minimoa ez da Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatarekin lotuta egongo. Hala ez dute urtez urte igoera oso handirik izango, aurten izan den bezela, %8koa.

Legedi hau martxan dagoenean, 30 urte baino gutxiagoko gizonezkoak eta 35 urte baino gutxiagoko emakumezkoak diren ekintzaileak, 3urte osorik izango dituztela Gizarte Segurantzako autonomo kuotak bonifikatuta, beti nogozioaren egoera eta eboluzioa kontuan hartuz.

Nahiz eta oraindik beste aldaketa batzuk martxan jarri gabe daudela, Gipuzkoautonomo aholkularitzatik notizia guztien berri emango dizuegu aldaketarik balego!

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar