Autonomoen berriak

Otsailan 347 Eredua aurkeztu behar da

blog image manos_tratando_encajar_dos_piezas_rompecabezas_30099_5.avif

Ogasunean otsailan zehar datu gurutzaketa ugari egiten dira aktibitate ekonomikoa duten autonomo eta empresa desberdinen artean, hala hornitzaile eta bezeroeek aurkeztutako kontuak elkarren artean zuzenak diren jakiten dute. 347 ereduarekin egiten dau hau.

Pertsona fisiko edo juridikoak (publikoak zein pribatuak), eta jarduera enpresarial edo profesionalak burutzen dituzten entitateak, baldin eta beste pertsona edo entitate bati egindako eragiketek, batera hartuta, 3.005,06 euroko kopurua gainditzen badute (BEZ eta errekarguak barne), aitorpenaren xede den urte naturalean zehar.

Urte bakoitzeko otsailean aurkeztuko da, betiere aurreko urte naturalean egindako eragiketengatik. Ondoren kasu desberdin batzuk aipatzen dizkizuet.

-347 eredua aurkeztu behar duen pertsona ez bada urte osoan zehar Gipuzkoan bizi izan, 2022ko ekitaldian aitortu beharreko  eragiketa guztiak aitortu beharko ditu, nahiz eta gipuzkoatik kanpo zegoenean eginak izan.

-Gerta daiteke bezeroak aitortutako zenbatekoa eta hornitzaileak aitortutakoa bat ez etortzea, bezeroak faktura jaso arren ez bada kontabilizatzen hornitzaileak faktura egin duen hiruhilekoan.

-itzulketak, deskontuak, hobariak edo zerga oinarriaren aldaketak daudenean, egoera aldarazle horiek jasota utzi behar dira gertatu diren hiruhileko naturalean.

-Zenbateko negatibo bat aitortu al daiteke 347  ereduan ,baldin eta eragiketen urteko zenbatekoa, balio absolutuan (zeinurik gabe), 3.005,06 € baino handiagoa bada. Zenbateko hori zeinu negatiboarekin idatzi behar da aitorpenean.

Deitu Gipuzkoautonomo aholkularitzara edozein zalantza duzuelarik 347 ereduan. Gogoratu deklarazio garrantzitsua dela urteko kontuak ongi egokitzeko.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar