Autonomoen berriak

Gizartearekin arduratsuak diren enpresak

blog image ser_empresa_socialmente_responsable.jpg

Nahiz eta orain dela gutxirarte zaila izan den enpresa mundua eta gizartearen ongizatea esaldi berean entzutea, gero eta maizago aurkitzen ditugu gizartearen egoera hobetzen saiatzen diren enpresak. Ekintzaile eta enpresa berritzaileak sortu dira, non gizartearen egoera, gure inguruko ekonomia esparrua edota ingurumena hobetzeko konpromezua duten.

Egia da erreza dela publikoki gizartearekin arduratsuak direla adieraztea, baina beharrezkoa da enpresaren balore, kultura eta estrategiak ongi jorratuta edukitzea hontan arrakasta izateko. Enpresako atal guztietan barneratuta eduki behar da pentsakera hau.

Enpresa hauek duten desberdintze handienetako bat beraz, gizarte eta ingurumen jasangarriago bat eraikitzen saiatzen direla da, eta helburutzat ez irabazi ekonomikoak edukitzea bakarrik.

Bi modu dira nagusiki enpresak gizarte-ekintzetan kolaboratzeko erabiltzen dituztenak: Normalean, ekintzaile edo enpresa hauek, zuzuenean gizarte-ekintza batekin harremanetan jartzen dira eta elkarren arteko ekintzak sustatzeko prozesua adosten dute. Beste kasu buatzuetan, enpresak izaten dituzten irabazien % zati bat gizarte-ekintzari emateko gordetzen dute.

 

Hau egitean satisfakzio pertsonalaz gain, beste hainbat ondorio oso positibo izaten ditu negozioak:

-Kasu askotan gure lehiakideengandik diferentziatzeko era oso egokia izan daiteke. Bezeroak gure enpresa edo negozioa ikusten duten era askoz ere erakargarriagoa izango da. Bezeroak gero eta kritikoagoak dira enpresekin, eta kontzientzia gero eta handiagoa dute. Bezero askok jasangarritasuna lortzen laguntzen duten enpresetan bakarrik erosteko “filosofia” dute.

-Langileentzat ere erakargarriagoak gara. Langileak erakartzeko erraztasuna edukiko dugu enpresa garden eta gizartearekin arduratsua badugu. Halako enpresetan lan egiteko nahia gero eta handiagoa da gizartean.

-Halako enpresak garapen pertsonal eta profesionala asko errazten dute. Bakoitzaren gaitasun indibidualen garapena eta erantzunkizun klima sustatzen da, eta hala langile bakoitzaren produktibitatea altuagoa izaten da. Langileek benetan sinesten dute filosofía honetan.

-Negozioaren izen-ona hobea izango da gure bezero, hornitzaile eta laguntzaileen artean.

 

Baliteke halako kasuetan pentsatzen jartzen bagara, bururatzen zaizkigun lehenengo kasuak multinazional handienak eta banketxeenak izaten direla, baina hau gero eta arruntagoa bihurtzen ari da enpresa txiki eta ekintzaileen artean. Gizartearekin arduratsuak diren enpresak iada benetakoak dira!

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar