Autonomoen berriak

Arazoak bezeroen ez ordaintzeekin

blog image pasar_de_lo_gratis_a_cobrar.jpg

Aste honetako artikuluan autonomoak egindako lanengatik askotan kobratzerako unean izan daitezkeen arazoei buruz hitz egingo dugu. Salmenta prozesua kobratzerako momentuan amaitzen baita, eta kasu askotan oso zaila eta desatsegina izaten da.

Langile autonomoen asoziazio nagusiak adierazi berri dutenez, autonomoak bere negozioa mantentzeko izaten duten arazo nagusienetako bat ez ordainketak izan ohi dira, gaur egun langile autonomoen ia erdiak arazoak izan ditu bere produktu edo zerbitzuak kobratzerako momentuan.

Kasu askotan, autonomoak gaur egun bizitzen ari diren egoeraren ondorioz, egindako lan horiek kobratzeko ez dutela inolako muga edo betebeharrik jartzen, erreztasunak emateko bezeroari berriz ere bere zerbitzuak kontratatu ditzan. Baina adituak diotenez, kobro arau batzuk izatea hobe dela diote, eta ondorengo pautak jarraitzea gomendatzen dute.

-Arau basiko batzuk ezarri: Adibidez kobratzeko muga hurrengo hileko lehen 10 egunetan jarri, eta noski data hau ez badu betetzen, zerbitzuak eten egingo dira.

-Ez izan beldurrik bezero bati ezetz esateari: Esperientziaren bitartez ikasten da zein izan daitekeen bezero berankorra.

-Egingo diren lanengatik kontratu zehatz bat egin, eta bertan fakturak ordaintzeko plazoak garbi adierazi: Hala reklamazioak egiterako unean, lehenagotik idatzi eta firmatuta dugun dokumentu bat izango dugu.

-Bezeroari ordaintzeko era desberdinak eskeini.

-Arazoa sortzerakoan, lehen saiakeran modu lasai eta adeitasunez joan bezeroarengana. Askotan gaizkiulertuengatik izaten da ordainketaren atzeraketa eta hitz egitearekin konpondu daitezke arazoak.

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik gogorarazi nahi genizuen aipatutako pauta hauekin gutxiagotan izango dituzuela arazoak egindako lanen fakturak kobratzeko, baina hala eta guztiz ere ez balitz nahikoa, jarri gurekin kontaktuan eta ondoren eman behar diren pausuak zein diren esango genizueke!

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar