Autonomoen berriak

Ekintzaile izan 2016an

blog image GuiaPrac2.jpg

2015eko azken artikulua, egun gutxi batzuk barru hasiko dugun 2016 urtean proiektu berri bati hasiera emango dion ekintzaile guztiei zuzenduta doa. Gipuzkoautonomotik aholku batzuk eman nahi dizkizuegu bezero ekintzaileei, hasiera gogor hori jasangarriagoa egiteko. 

Proiektu berri bat hastear bazaude, jakin hasi besterik ez dela egin eta bidea luzea dela. Hala, hasieran jartzen dituzuen oinarriak gero eta sendoagoak izan, jardueraren etorkizunerako askoz hobe.

- Lehen pausua, negozio plan on bat egitea da.  Oso garrantzitsua da bertan negozioa inguratzen duen guztia ongi adierazita egotea, bai sarrera eta baita gastu guztiak. Beti ere presentazioa zaindu, biharko egunean agian hori aurkeztu beharko bait duzue banku batean finantziazioa lortu ahal izateko.

-Eduki ditzakezun arazo eta egoera desberdinen aurrean nola jokatuko duzun aurreikustea ere eraginkorra da nahiz eta ez den askotan egiten. Bakarrik edo lankide batekin, beti izango da lagungarri planifikazio on bat egina izatea. Zein izango den gauza bakoitzaren arduraduna, arazo bat agertzean nola bilatuko den soluzioa, gastuen kontrola nola eraman, etabar.

-Aurreko bi puntuak egin ondoren, negozio berri bat martxan jartzeko administrazioan aurkeztu beharreko dokumentazio guztia prestatu beharko da. Esan beharr dago ez direla batere errazak izaten hauetako batzuk, baina Gipuzkoautonomotik behar duzun laguntza jasoko duzu doan gainera.

-Ekintzaile bezala jaso ditzakezuen laguntza eta subentzioak zein diren ezagutzea garrantzitsua da. Egia da gaur egun ekintzaile batek jaso ditzaken diru-laguntzak ez direla oso ugariak, baina kasu gehienetan beharrezkoak dira negozio berriak lehen urteetan bizirauteko. Gipuzkoautonomon gaur egun eskura daitezkeen laguntzei buruz informazioa guztia emango dizuegu: subentzioa jasotzeko baldintzak, aurkeztu beharrko dokumentazioa, epeak, etabar. Galdetu besterik ez duzu egin behar bestela gure web orriko blogean ere jarriko ditugu laguntzei buruzko artikuluak.

-Azken puntu gisa, gure negozio berriari jartzen dizkiogun helburuak errealistak izan behar direla esan beharra daukagu. Ez du ezertarako balio salmenta bolumen oso altuak aurrikustea gero benetan ezinezkoa bada helburu horietara iristea. Helburu lorgarriak jarri eta helburu hauek zure negozioa nahi duzun tokira eramateko ideiarekin beti.

Gipuzkoautonomon laguntza osoa izango duzue ekintzaleak. Negozio berri bat hasteko momentu egokia dela uste dugu, beraz ideia on bat baduzue aurrera jo beldurrik gabe. Hori bai, gauzak ongi pentsatu behar dira, oinarri sendoa duen negozioak arrakasta lortzeko duen aukera handiagoa da!

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar