Autonomoen berriak

Lanbideko Kontsolidazio Diru Laguntza

blog image subvenciones_600x404_1.webp

Urtero bezelaxe Lanbidek abian jarri du ekintzaileen proiektu berrien kontsolidaziorako ematen duen diru-laguntza. Duela egun gutxi batzuk iada eskaerak egin daitezke, eta aste honetako artikuluan laguntza honen ezaugarri nagusiak azaldu nahi dizkizuegu.

Nori dago zuzendua?

Enpresaburuak eta banako profesionalak eta ondasun-erkidegoko eta soziatate zibileko kideak.

Betebeharrak

Euskal Herrian erroldatuta egotea eta bertan bizitzea.

Aktibitate ekonomikoaren alta, 2020ko urriak 31 ondoren eta subentzio eskaera egin baino lehen egitea. (Gutxienez 10 hilabetez egon beharko da altan diru-laguntza jaso ondoren).

Autonomo bezela alta egiterako unean, langabezian egotea eta Lanbiden altan egotea lan bilaketa egoeran.

Ogasuna eta Gizarte Segurantzarekin ez inolako zorrik izatea.

Diru-laguntza honen funtsa berdina duen beste dirulaguntzarik ez eskatu izana.

Eskaera Epea

2022ko urriaren 31 arte izango da eskaera epea.

Aipagarria gogoratzea, diru-laguntzak eskatu diren dataren arabera joango direla onartzen, beraz, lehenbailehen eskatzea hobe litzake aurrekontu guztia amaitu baino lehen.

 

Diru-laguntzan sartzen diren gastuak

1. Negoziorako lokalaren alokairua.


2. Asesoria fiskala, laborala, kontabilitate, juridiko eta administratibo gastuak.


3. Hileroko Gizarte Segurantzako autonomo Kuotak.


4. Publizitate gastuak: publizitate kanpainak (FACEBOOK) eta web orrien mantentze/diseinu gastuak.


5. Komunikazioa gastua: Lokalen rotulazioagatiko gastuak. Iluminazioa eta diseinua eta kolokazioa.


6. Ikasketa gastuak. Aktibitate ekonomikorako egiten diren formazio gastuak.

 

Diru-laguntza epea eta prestazio ekonomikoa

Pertsona bakoitzarentzako 2.500€ko diru-laguntza izango da. (15% handituko litzake kantitate hori, 30 urte baino gutxiago izateagatik, edota emakumea izateagatik).

Alokairu, aholkularitza eta autonomo kuoten gastuak, diru-laguntza onartzen duten unetik kontatzen hasita 10 hilabetez egongo lirake subentzionatuta.

Gainontzeko gastu subentzionagarriak EJZn alta egunetik aurrera sortu eta ordaindutakoak, 10 hilabeteko epera arte, dirulaguntza baiesteko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta..

Ondorengo estekan subentzioaren oinarriak atxikitzen dizkizuegu

https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2022/apec_2022/web01-tramite/es/

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik halako diru-laguntza eskatze zerbitzua eskeintzen degu eta tramite guztiak gure gain utzi. Tarifa 50€+IVA izango litzake eskaera egiteagatik eta onartu ondorengo justifikazioa egiterakoan beste 50€+IVA.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar