Autonomoen berriak

Langabeziaren Kapitalizazioa negozio berri bat hasteko

blog image emprender_con_cero_recursos.jpg

Gero eta ohikoagoa da gaur egungo lan-merkatuaren egoera nolakoa den ikusita, autoempleguaren aukera. Langile kontratatua izateari uko eginez, edota langabeziatik autoenplegura salto eginez.

Beraz, langabezia prestazioa kobratzen ari direnak, negozio berri bat hasi ahal izateko langabezia prestazioa erabiltzeko aukera izango dure, baina hau egiteko modu desberdinak egon daitezke eta aste honetako artikuluan honi buruz arituko gara.

Modu ohikoena prestazio guztiaren kapitalizazioa da, non langile bezela urteetan zehar pilatutako langabezia poltsako diru guztia ordainketa bakar batean kobratzen den negozio berri bat hasi ahal izateko. Modu hau, negozioa hasteko inbertsio handi bat behar duten pertsonek erabili izan ohi dute (makinaria erosketa, erreformak, ibilgailuak…)

Gogoratu jasotzen den kapitalizazio guztia gastu bidez justifikatu beharko dela, fakturak SEPEren aurrean aurkeztuz. Kontuan izan behar da baita ere, jasotzen den diru kopurua salbuetsita egongo dela errenta aitorpenean (60 hilabetez mantengdu beharko da aktibitatea salbuespena mantentzeko), ez da hala izaten kapitalizazioa ordez, langabezia kobratzen jarraitzen bada autonomo bezela aktibitate berri bat hastearekin batera.

Aktibitate berria hasteko ez bada inbertsio handiegia behar, beste aukera bat ere balegoke, langabeziaren kapitalizazioa autonomo kuotak ordaintzeko, edota bi aukeren arteko nahasketa bat ere egin liteke. Langabeziaren zati bat kolpetik kobratu, eta sobratzen dena autonomo kuotak ordaintzeko erabili.

Kapitalizazioa hau egin ahal izateko betebehar nagusiak, aurreko 4 urteetan ez beste kapitalizazio bat izatea eta behin kapitalizazioaren onarpena izanda negozio berria hilabeteko epean altan egotea.

Gai honi buruz edozein zalantza duzuelarik deitu Gipuzkoautonomo aholkularitzara eta behar duzuen laguntza eskeiniko dizuegu.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar