Autonomoen berriak

Noiz izanten da gastu bat inbersio

blog image donacion_contenido_aspel_46_compras_inteligentes_860x334.jpg

Gure aktibitate ekonomikoa aurrera eramateko hainbat gastu desberdin izan ohi ditu langile autonomo batek. Normalean 100% kengarriak izaten dira gastuak, baina kasu batzuetan zalantzak sortzen dira gastuak inbertsio bat izaten direnean.

Inbertsio gastuak gure aktibitatean urtebete baino gehiago egon beharko dira eta inola ere ez dira kontsumibleak edo ondoren salduko diren produktuak izango. Adibide ohikoenak aipatzen hasita, ordenagailuak, teléfono mobilak, muebleak, kotxe edo beste ibilgailuak, makinaria edota programa informatikoak.

Gastu hauen dedukzioa ez da beste fakturak bezalakoa izaten. BEZean bai sartu dezakegual jasan dugun BEZ guztia inbertsioa erosterakoan, baina errenta aitorpenean ezin izango degu ezer sartu 300€ baino handiagoa bada erositakoaren kostua. Zergatik ezin da Errentan ezer sartu??

Autonomo garenok gehienok, Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergan zuzeneko estimazio arrunta izan ordez, estimazio erreztuan egoten gara eta hala denean inbertsioa gastuen urteroko amortizazioak ez dira kengarriak izango. Horren ordez, urtero irabazi garbien %10 deduzitoko da automatikoki. Hau da, 20.000€ko irabaziak izan baditugu urtea batean, errenta aitorpenean %10 hori aplikatu ondoren 18.000€ko irabaziengatik tributatuko

Aipatu beharra dago baita ere, epe luzera hobe izaten dela Estimazio Erreztuan egotea, non murrizpen hori urtero edukiko degun, nahiz eta inbertsio handiak izaten diren enpresen sorreran interesgarriagoa izan ohi den Estimazio Normala.

Azkenik gogorarazi nahi dizuegu, inbertsio gastu hauek Erregistro Liburu berezi bat izan behar dutela, Inbertsioen Erregistro Liburua, non modu indibidualean agertuko diren inbertsio guztiak.

Aktibitate bat hasi baduzue, edota besterik gabe aktibitatean inbertsio handirenbat egitea tokatzen bazaizue, idatzi Gipuzkoautonomo aholkularitzara eta behar duzuen laguntza guztia jasoko duzue.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar