Autonomoen berriak

Betebehar berriak bezeroei eskudirutan kobratzeko

blog image spei_banxico_banca.jpg

Irailak 14 larunbatean indarrean sartu zen PSD2 Europa Mailako Zuzentarau berria, eta E-Commerce bat duten autonomo guztiengan izango dute zuzeneko eragina. Salmenta bat egiterako unean, ordaintze prozesuan balioztatze bikoitza egiteko gai izan beharko baita webgunea.

Mekanismo berri honen bitartez, bezeroa gehiago babestu nahi da, webguneek dituzten segurtasun neurriak hobetuz, eta hala gero eta gehiago entzuten diren online lapurretak edo estafak ekidin.

Beraz, hasieran aipatu bezala, beharrezkoa izango da ordainketa egin ahal izateko bigarren egiaztatze bat:

-Autentifikazio kodigo baten bitartez: Erabiltzaileak bakarrik ezagutzen duen PIN, Pasahitz edo Galdera Sekretu bat.

-Estekadura Dinamikoa: Erosleak izan beharko duen zerbait da, txartel adimenduna edo mobilaren bitartez lortutako pasahitza.

-Ezagutzan eta edukiaren araberako segurtasun neurriak: Adibidez, begi antzematea, ahotsezkoa edota hatz ezagutzea.

Betebehar hau duzuen autonomoentzat soluzio errazena, halako zerbitzuak eskeintzen dituzten enpresetara deitzea da, eta zuzenean eskeintzen dituzten aukera desberdinak zein diren eta zein prezio dituzten jakin. Gainera badira kasu batzuk, bigarren egiaztapen hau egitea beharrezkoa ez dena, 30€ baino gutxiagoko erosketetan, arrisku txikiko transferentzietan edota ordainketa errepikakorretan, non lehen aldiz bakarrik egin beharko den egiaztapen bikoitza.

Aldaketa honekin beraz, dirua eta denbora gehiago inbertitu beharko dira E-Commerce bat sortzen, beti ere bezeroaren segurtasuna bermatu behar baita teknologiak eta erosketa moduak aldatzen doazen heinean.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar