Autonomoen berriak

JARDUNALDIAREN ORDUTEGI ERREGISTROA BUELTAN DA

blog image horas_78190460.jpg

Maiatzaren 12an indarrean sartuko da 8/2019 Errege Lege-Dekretua non neurri urgenteak aplikatzen diren, segurtasun soziala eta lan prekarietateari aurre egiteko langileen jardunaldian zehar. 2017ko maiatzetik Lan-Inspekzioaren arabera beharrezkoa ez zen langileen ordutegien erregistroa berriz ere ongi eramatea behartuko da emendik aurrera. Beraz aste hontako artikuluan neurri honen ezaugarri nagusiak aipatuko dizkizuegu.

Errege Lege-Dekretu honek garbi adierazten du langile bakoitzaren jardunaldi hasiera ordua eta amaiera ordua modu zehatzean erregestratu beharko dela, eta kontrol hau bai sozietateak eta baita autonomoak eraman beharko dutela.

Gainera beharrezkoa izango da jardunaldi erregistro hauek 4 urtez gordetzea, eta langileentzat, beren ordezkari legalentzat eta Gizarte Segurantzako Lan-Inspekzioarentzat eskuragarri jartzea jardunaldi erregistro hori. Erregistro hauek aktibitatearen helbidean gorde beharko dira nahitanahiez.

Aipatu berri ditugun betebehar hauek ez betetzeak arau-hauste larri bezela sailkatuta egongo dira legean, eta 626€ eta 6.250€ arteko multak jarriko dituzte,

Modu desberdin ugari daude jardunaldi erregistro hau ongi eramateko, oinatz antzematearen bitartez, legearen arabera sortzen ari diren apps edo programa informatiko desberdinen bitartez edota Word edo Excel orri baten bitartez modu tradizionalean.

Edozein zalantza duzuelarik Lege-Dekretu berri honen inguruan, Gipuzkoautonomo aholkularitzatik laguntza osoa eskeini nahi dizuegu. Beti bezalaxe, etorkizunean egon daitezkeen aldaketen inguruko informazio berri guztia ekarriko dizuegu.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar