Autonomoen berriak

AKATSAK DITUZTEN FAKTURAK ETA KOBRATU GABEKO FAKTURAK

blog image 57682_subitem_full.jpg

Aste honetan autonomoak beraien facturazioaren inguruan izaten dituzten zalantza nagusiei buruz hitz egingo dugu. Alde batetik zer egin behar den akatsak dituen faktura bat entregatu dugunean, eta bestetik, kobratu gabeko faktura bat dugunean zein diren jarraitu beharreko pausuak. 

1)     Datu okerrak zituen faktura bat entregatu nuen. Zer egin behar dut?

Erantzuna erraza da. Faktura zuzentzaile bat egin behar da. Sortzen dugun faktura zuzentzailean hala dela adierazi beharra dago eta gainera zenbakikuntza desberdina izango du.

Oker zeuden datuak zuzenduko ditugu gaizki dagoen faktura zein den adieraziz, zein zen oker zegoen fakturaren data eta zein izan diren modifikazioaren arrazoiak.

Faktura zuentzaile hauek zuzendu den jatorrizko fakturarekin batera gordeko da, baina zuzentzailea izango da baliozkoa.

 

2)     Kobratu gabeko faktura bat det. Zer egin dezaket?

Krisia hasi zenetik autónomo ugarik beren negozioa itxi dute gipuzkoan ez ordaintzeak direla eta. Halako kasuetan interesgarria da kontzeptu batzuk garbi izatea, pagatu ez duten bezero horiei aurre egin ahal izateko.

-Berankortasun legea halako kasuak konpontzeko egin zen, baina lege honek ez ditu arazo guztiak konpondu. Lege honek empresa, autónomo eta Administrazio Publikoaren gain du eragina.

-Garrantzitsua da jakitea, empresa eta autonomoak kobratzeko izaten duten epea normalean 30 egunekoa izaten dela eta ezin izango du inoiz 60 egun baino gehiago izan.

-Kalte-ordaina eta atzerapenagatiko interesak kobratzeko eskubideak edukiko dituzu.

Gomendagarriena, faktura kobratzeko era guztiak agortzea da prozedura komplexuagoetara pasa baino lehen.

-Lehen kontaktu adeitsua edukitzen saiatu eta gogorarazio iezaiozu lasaitasunez zorra. Askotan gertatzen da ahazte baten edo momento ekonomiko txar baten ondorioz ez duela faktura ordaindu, eta halako kasutan elkarren artean hitz eginez konpontzen dira gauzak.

-Lehen kontaktu hori pasa eta egun batzuetan oraindik era ordainketa ez badu egin, eskakizun formal bate egitea izango da soluzio egokiena. Gomendagarria da burofax bidez egitea, baina gutun zertifikatu bat ere izan daiteke.

-Modu guztiak agortu ditugunean, edota denboran gehiegi luzatzen ari bada, era judiziala erabili beharko dugu.

Egoera hontara iristen bagera  prozesu monitorio baten bidez ebaztea litzateke egokiena.

Prozesu monitorioaren funtzionamendtua:

            -Zorraren erreklamazioa egiteko prozesu bizkor bat da.

            -Zorra 2.000€ baina txikiagoa bada ez da abokaturik beharko.

Prozedura:

             -Lehen eskaera aurkeztu behar da eta honetarako ez da abokaturik behar.

  -Organismo judizialak erreklamazioa zordunari igorriko dio eta 20 egunetako epea jarriko du hau pagatu edo eskaera hau gaitzesteko.

   -2.000€ baina zor txikiagoentzat, doaneko justizia eska daiteke eta hala ez pagatu behar izan prozesuaren 100€-     tako gastuak.

Prozesu Monitorioaren emaitza:

            -Bezeroak ordaintzea eta arazoa konponduta.

 -Bezeroak ez badu erantzuten, baldintzekin ados dagoela ulertuko da eta zorra ordaindu beharko du edo bestela       bere ondasunen bahitura izango da soluzioa.

 -Bezeroa contra agertzen bada prozesu judizial arruntean ebatzi beharko da.

Nahiz eta badakigun halako egoerak ez direla batere erosoak eta ez diogun inori opa halakoren baten aurrena topatzea, hobe da jakinaren gainean egotea soluzio egokienak bilatu ahal izateko. 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar