Autonomoen berriak

2018, iada martxan daude autonomoen neurri guztiak

blog image ley_de_autonomos_1200x743.png

Lehenago beste notizia batzuetan adierazi genizuen bezalaxe. urrian BOEn (Boletín Oficial del Estado) argitaratu zituzten autonomoen erregimenean emango ziren aldaketak, eta horietako batzuk urrian bertan jarri ziren martxan, baina beste batzuk hasi berri dugun 2018 urtean jarri dira abian. 

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik, berriz aipatu nahi dizkizuegu zein diren aldaketa hauek, zuzenean autonomoen kotizazioarekin, kontratazio eskubideekin edota beste ainbat gairekin zerikusia dutenak. Neurri hauekin pausu txiki bat eman da autonomoek dituzten eskubideetan, baina oraindik ere bide luzea egin beharra dago langile kontratatuek dituzten eskubideen parera eltzeko.

1-Hileroko autonomo kuota berandu ordaintzeagatiko errekargua gutxitu egingo da lehen hilabetean ordainduz gero. 2018 arte errekargua %20koa zen lehen egunetik, baina hemendik aurrera lehen hilabetean ordainduz gero errekargua %10ekoa besterik ez da izango. 

2-Autonomo berrien tarifa murriztua 12 hilabeterarte luzatu da. Lehen urtean 50€ko kuota izango dute autonomo berriak, ondorengo sei hilabetetan kuota minimoaren %50 bakarrik ordainduko dute eta ondorengo sei hilabetetan kuota minimoaren %70. Gainera, 30 urte baina gutxiagoko gizonezkoa edo 35 urte baino gutxiagoko emakumezkoa izanez gero beste 12 hilabete izango lituzke bonifikatuta, kuota minimoaren %70a ordainduz. Guztira 3 urteko bonifikazioa izateko aukera izango dute autonomo batzuk.

Gainera 5 urtetik 2 urtera gutxitzen da RETAn bajan egon beharreko tartea autonomoen tarifa murriztua eduki ahal izateko. Lehenago tarifa murriztu hau eduki bazenuen bajan egon beharreko tartea 3 urtekoa izango da.

3-Lan-bizitza eta familia bateragarri egitea. 12 urte baina gutxiagoko adingabekoen edota menpekotasuna duen 2. mailararteko familiakide baten kargu dauden autonomoak, 12 hilabetez autonomo kuotaren kontingentzia arruntengatiko zatia %100 bonifikatuta edukiko dute. 

Bonifikazio hau eskuratu ahal izateko, titularra den autonomoak gutxienez langile bat eduki beharko du kontrataturik eta gainera 6 hilabetez egon beharko du autonomoak altan bonifikazio hau aprobetxatu ondoren. 

4-Amatasun, aitatasun, adopzio, haurdunaldiko arriskua edo laktantzia naturalean arriskuagatik baja hartzen bada, eta baja horrek gutxienez hilabete bat irauten badu, autonomoen hileroko kuota %100 egongo da bonifikaturik.

5-Amatasuna, adopzioa edo adingabekoen hartzea izan ondoren berriz ere autonomo bezela alta egiten duten emakumezkoak urtebetez 50€ko tarifa murriztua edukiko dute. Beti ere baja fetxatik 2 urte pasa baino lehen egiten badu alta. 

6-In Itinere istripuak onartzen dira. Hau da, lanera joaten edo lanetik bueltatzen izaten diren istripuak. Ez dira onartuko lan-tokia norberaren etxea bada. Gainera Kontingentzia Profesionaletan kotizatzen egon beharko dute autonomoak hau aplikatu ahal izateko.

7-Familiakide bat (2.gradurarte) modu mugagabean kontatatuz gero, kontingentzia arruntegatiko gizarte segurantzako empresa kuota %100 bonifikatua egongo da. Hau onartua izateko, autonomo horrek ezingo du aurreko 12 hilabeteetan bidegabeko kaleratzerik izan eta kontratua egin ondoren emplegu maila mantendu beharko du 6 gutxienez 6 hilabetez. 

8-Autonomoak urtean hiru aldiz alta eta baja egiteko aukera izango dute, benetako fetxan kontuan hartzen delarik. hau da, ez da hilabete osoa kontuan hartuko nahiz eta ez hilabete osoa egon alta egoeran. Hiru aldiz baino gehiagotan eginez gero, orainarte bezalaxe izango da eta hilabete osoa kobratuko dute.

9-Lan autonomoa eta jubilazioa  bateragarri egiteko aukera. Orain, aktibitatearkin jarraitu eta aldi berean pentsioaren %100a kobratzeko aukera dago, beti ere gutxienez langile bat kargu izanez gero. 

10-Pluriaktibitategatik gehiegizko kotizazioaren itzulera. Gizarte Segurantzak zuzenean bueltatuko du bi erregimenetan egoteagatik egiten den gehiegizko kotizazioa. Orainarte espeski eskatu beharra zegoen itzultzeko. 

Seguraski aldaketa hauetaz gain beste batzuk ere faltan botatzen dituzue, etxean lan egiten duten autonomoentzako gastu batzuen dedukzioa, edota dietak txartelarekin ordainduz gero gastu bezela sartu daitezkeela, baina gogoratu guk Gizpukoako Ogasunarekin egiten dugula lan, ez españako ogasunarekin, eta legeak desberdinak dira.

Oraindik ere ikusi beharra daga ea 2018an zehar aldaketa gehiago emango diren autonomoen erregimenean. Oraingoz zurrumurruek diotenez Kotizazio Oinarri Minimoan %3ko igoera emango da, baina itxaron egin beharko dugu estatuko aurrekontuak onartzen diren arte.  Baita ere ikusteko dago ea denbora murriztuko autonomoa, edota irabazien araberako kotizazioa onartzen dituzten. Beti bezela Gipuzkoautonomo aholkularitzatik autonomoen inguruko notizia guztiak aipatuko dizkizuegu!

 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar