Autonomoen berriak

2018ko Errenta Deklarazioa

blog image declaracion_de_la_renta_puedes_beneficiarte_de_la_deduccion_por_la_compra_de_vivienda.jpg

Urtero bezalaxe, apirila iristearekin batera, errenta deklarazio kanpainaru buruz hitz egiten hasten dira hedabide guztietan. Aste honetako artikuluan beraz, errenta kanpaina honi buruzko data eta datu garrantzitsuenak zerrendatuko dizkizuegu.

Gipuzkoautonomo aholkularitzan errenta deklarazioari buruzko lehen zalantzak jasotzen hasi gara eta ahal dugun heinean guztiak argituko dizkizuegu. Beste urtebetez, Gipuzkoako Foru Ogasunetik ahalik eta autolikidazio proposamen gehien bidaltzen saiatuko dira, lehengo urtean baino gehiago, baina beti bezela kontuan izan autonomo zaretenok ez duzuela jasoko eta 6.eranskina beteaz bidali behar dela aktibitatearen informazio guztia.

 

Kontuan izan beharreko datak:

Martxoaren 13tik aurrera iada 2018ko informazio fiskala korreo bidez eskatu daiteke.

Autolikidazioa proposamena apirilaren 1etik aurrera ikusi daiteke.

Autolikidazio proposamen hau, apirilaren 8tik uztailaren 1 arte onartzeko aukera izango da.

Apirilaren 12tik aurrera errenta modu mekanizatuan egiteko hitzordua eskatu daiteke.

Gainontzeko aitorpenak apirilaren 15etik uztailaren 1 arte aurkezteko epea izango da.

 

Jarraian errenta aitorpenean kontuan hartu beharreko hainbat ezaugarri laburbilduko dizkizuegu:

1-Autolikidazio proposamenean hainbat gauza aldatu daitezke (etxebizitzen alokairuagatiko irabaziak, etxebizitza alokatuan bizitzeagatiko dedukzioak, donazio dedukzioak, etabar). Gainera, autolikidazio proposamen hori onartzen degun momentuan gure helbide fiskalaren aldaketaren komunikazioa egin dezakegu.

2-Oinarri-Zergagari Orokorrean izaten diren murrizpen ohikoenak:

a) Mutualitateei egindako aportazioak
b) Aurreikuspen plan aseguratuei
c) Pentsio planei
d) EPSV

3-Bakarkako aitorpena edo bateratua: Bakarka edo bateratua egiteko aukera baduzue, egokiena bi moduak egitea da, eta ondoren errentagarriena dena aukeratu. Modalitate bat aukeratzeak ez zaituzte behartuko hurrengo urtean modu berdinean egitea.

4-Ondorengoengatik Kenkariak:

a) 594€ lehenengoagatik
b) 735€ bigarrenagatik
c) 1242€ hirugarrenagatik

5-Kenkaria ohiko etxebizitza alokatzeagatik:

a) Urtean zehar ordaindutakoaren %20, 1.600€ko mugarekin.
b) 30urte baino gutxiagorekin ordaindutakoaren %30, 2.000€ mugarekin.
c) Familia ugaria izanez gero, %25, 2.000€ko mugarekin.

(baterako deklarazioetan ez da bikoiztuko limitea)

6-Kenkaria ohiko etxebizitza erosteagatik:

2012/01/01 baino lehenago erosia bada:

2160€ ko kenkaria.

2.760€ko kenkaria familia ugaria bada edo 35 urte baino gutxiagokoentzat.

2012/01/01 ondoren erosia bada:

1.530€ko kenkaria.

1.955€ko kenkaria familia ugaria bada edo 35 urte baino gutxiagokoentzat.

7-   Langile autonomoak beren aktibitatearen informazioa errenta aitorpeneko 6.eranskina bete beharko dute.

Errenta aitorpena egiterakoan desberdintasun ugari egon daitezke batetik bestera, beraz ez zalantzarik izan eta ditu Gipuzkoautonomo aholkularitza zuen errenta aitorpena era onuragarrienean egin dezazuten. Deitu konpromezurik gabe!

 

 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar