Autonomoen berriak

ONARTUAK AUTONOMOEN KOTIZAZIOEN ALDAKETAK

blog image application_1756279_960_720.jpg

Komunikabideetan entzungo zenuten bezalaxe, 2019 honetan langile autonomoen Gizarte Segurantzako kotizazioetan aldaketak emango dira, eta azkenik Estatuko Buletin Ofizialean argitaratuak izan dira (BOEn). Hala eta guztiz ere, oraindik zalantzak daude noiz eta nola aplikatuko diren aldaketa hauek, Gizarte Segurantzatik ez dituztelako zalantza guztiak argitu, eta oraindik ere Zerbitzu Zentralen aginduen zain omen daude. Autonomoen erregimenean emango diren aldaketa garrantzitsuenak, Kotizaio Oinarria Minimoaren igoera eta nahitanahiezko Kontingentzien aldaketa izango dira. Bi aldaketa nagusi hauek banan-bana aztertuko ditugu:

A) Kotizazio Oinarri Minimoaren igoera: Orainarte 2018 urtean zehar kotizazio oinarri minimoa 932,70€tako izan genuen, baina 2019 hontatik aurrera %1,25eko igoera bat izango du eta ondorioz 844,40€tan geldituko da.

B) Kotizazio Tasa eta nahitanahiezko Kontingentzien aldaketak: 2019tik aurrera Autonomoen erregimenean aplikatuko dituzten Kotizazio Tasak aldatu egingo dira eta %30era igo (kotizazio oinarriaren %30 ordaindu beharko dugu hilero autonomo kuotan). Baina kontuan izan baita ere, kontingentziaetan hoberako aldaketak eman direla, eta orain nahitanahiez kotizatu beharko da Kontingentzia profesional, Jarduera-Amaieragatik (Cese de Actividad) eta Lanbide heziketagatik (emendik aurrera autonomoak ere formazio profesionalera sarbidea izango dute, langile kontratatuak bezalaxe).

 

Tarifa murriztua duten autonomoek ez dute nahitanahiez Jarduera-Uzteagatik kotizatu beharko, baina bai Kontingentzia Profesionalengatik. Hala, lan-istripu edo lan-gaixotasun bat izango bagenu, baja hartzen degun egunetik kotizazio oinarriaren %75 kobratuko genuke. Lehen ordea, kontingentzia profesionalengatik kotizatzen ez bagenuen hirugarren egunetik hogeigarren arte kotizazio oinarriaren %60 kobratuko genuen eta ondoren bai %75a. Jarduera-Amaieragatik kotizatuz langile autonomoak langabezia prestazioa izateko aukera izango genuke, eta hori lortzeko daude betebeharrak ere xamurragoak izango dira 2019tik aurrera.

 

Orainarte Kontingentzia Profesionala eta Jarduera-Uztearen kontingentziak aukerakoak ziren autonomo erregimenean eta Lanbide Heziketagatik ez zen kotizatzen. 2019tik aurrera bai izango dira nahitanahiezkoak kotizazio hauek. Baina kontuan hartu, orain, lehen balio zutena baino %3 gutxiago balio dutela kotizazio oinarriaren tasan. Kobertura hobeak izango ditugu autonomo garenok eta prezio merkeagoan.

Langile autonomoentzat eman diren aldaketak onerako izan direla dirudi eta hauei esker, autonomoen eskubideak gero eta hurbilago daude langile kontratatuen eskubideetatik.

Beraz 2019an Autonomo erregimenean izango diren kotizazio tasak %30era igoko dira: Kontingentzia arruntengatik %28,30, Kontingentzia profesionalengatik %0,9, Jarfuera-Uzteagatiko kontingentziagatik %0,7 eta Lanbide Heziketagatik %0,1.

Hurrengo urteetan ere igotzen jarraituko dute tasek eta orokorrean urtero %0,3 igoko da.

Aldaketa guzti hauek kontuan izanda kotizazio oinarri minimoagatik kotizatzen ari den autonomo batek hilero pagatuko duen kuota 283€koa izango da, 2018an baino 5€ gehiago. Urte osoa begiratuz gero, 64€ gehiago ordainduko dira.

Kotizazio oinarri minimoa ez dezuten autonomoentzat, kuota %1,25 igoko zaizue, alta egin zenutenean kotizazioaren igoera automatikoa aukeratu bazenuten.

Edozein zalantza duzuelarik deitu Gipuzkoautonomo Aholkularitzara eta autonomo erregimenean eman diren aldaketei buruz jakin behar den guztia azalduko dizuegu!

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar