nosotros icon
nosotros icon

Nor gara?

Autonomo, freelance eta merkatari txikietan espezializatutako aholkularitza bat gara, aholkularitza fiskal kontable eta laborala eskeintzen dugularik. Espezializazioak, tarifa murriztuek, gure online zerbitzuak eta gertuko harremanak gainontzeko aholkularitzetatik desberdintzea egiten gaitu.

Gainera Gipuzkoako lehen ONLINE AHOLKULARITZA gara. Teknologien erabilera gero eta garrantzitsuagoa da gizartean eta ondorioz aurrerapausu handi bat da online eran eskeini ahal izatea gure zerbitzuak.

Ez dugu gainontzeko aholkularitzak bezelakoa izan nahi, bezero bakoitzari gain-balio bat eman nahi diegu. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu zuek zuen negozioak nola funtzionatzen duen eta dituzuen betebeharrak zein diren ongi ulertzea. Bezero bakoitza era indibidualizatuan aztertzen dugu eta kasu bakoitzean gehien komeni den soluzioa bilatu.

Gure bezero guztiei ahalik eta gahien lagundu ahal izateko eta zerbitzu borobilagoa emateko, bi departamentu gehiago barneratzen ditu Gipuzkoautonomo aholkularitzak, asegurak eta publizitatea.

Eskatu arrekontua inolako konpromezurik gabe!

nosotros icon como funcionamos

Gure Funtzionamendua

Gipuzkoautonomo aholkularitzan malgutasun handia dugu gure zerbitzuak eskeintzeko eran. Aholkularitza zerbitzuak modu presentzialean aukeratzeaz gain, non hiruhilean behin fakturak ekartzen dizkiguzuten eta guk gure kontabilitate programan kotabilizatzen ditugun, edota ONLINE aholkularitza aukeratu dezakezute. Modu berritzaile honetan zuek izango zarete zuzenean irabazi eta gastuen faktruak gure web aplikazioan sartuko dituzuenak.

Aholkularitza online
esquema funcionamiento online
nosotros icon application

Web aplikazioa

Bereziki autonomoentzat eginiko web aplikazioa proba ezazu.

Aplikazio berritzaile honi esker zuen enpresari buruz jakin behar duzuen guztia edukiko duzue ikusgai.

  • Jaso eta bidalitako faktura guztiak nahi duzuen irizpidearen arabera ordenatuta.
  • Zuen negozioak denboran zehar izan duen bilakaera, grafiko batean irudikatuta.
  • Ogasunean eta Gizarte Segurantzan aurkeztutako zerga ereduak, denboraren arabera eta zerga motaren arabera ordenatuta.
  • Zuen langileen kontratu eta nominak.
  • Zuen negozioko fakturak sortzeko aukera.
  • Bezero eta hornitzaileen datu base bat izango duzue beraien datu garrantzitsuenekin, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa.
  • Beharrezko erregistro liburuak.

Aipatutako dokumentu guztiaetara sarbidea izango duzue, online ikuskatu, imprimatu edo deskargatzeko aukerarekin.

Urteak aurrera doazen heinean beharrezkoa da aitorpen batzuk telematikoki egitea eta gero eta gehiago izango dira. Aurrerapausu haundia da web aplikazio baten bitartez zuen jardueraren informazioa era digitalizatu batean eraman ahal izatea, beti ere legeak adierazitako segurtasun neurri guztiak betez.

Pantaila argazkiak Aplikazioa

libros
facturas
irpf