Autonomoen berriak

Autonomoen egoera 2017an

blog image 5364068899_9a08db92ee_b.jpg

Oraindela bi hilabete aurkeztutako artikulu baten bitartez adierazi genizuen autonomoen erregimenaren inguruan hainbat aldaketa onartuak izan zirela eta beste batzuk bidean zeudela, baina 2017ko otsailaren lehenengo honetan, aldaketa huetako asko ez dira martxan jarri eta beste batzuk ez dira oraindik onartuak izan. Beraz, gaurko artikuluaren bitartez, errepaso bate mango dugu zein diren iada funtzionamenduan dauden aldaketak eta zein oraindik martxan jartzeko prozesuan daudenak.

Orainarte Urtarrilaren 1etik martxan dauden aldaketak ondorengoak dira:

1)Aitatasunagatiko baimenaren luzatzea: 12 egun izatetik, 28 egun izatera pasa da 2017 honetan, hau da, 4 aste.
2)Autonomoen kotizazio oinarri maximoa %3 batean igo da.

Gainontzeko aldaketetatik oraindik ez dago bakar bat ere martxan, nahiz eta batzuk 2016 bukaeran onartuak izan ziren. Espero dugu lehenbailehen funtzionamenduan jarri ditzatela.

 

1)Oraindik ez dakigu Kotizazio-Oinarri minimoa zenbatekoa izango den: Españan dauden autonomoen %80ak Kotizazio-Oinarri minimoa daukate eta oraindik aurrekontu nagusiak onartu gabe daudenez, ez dakigu oraindik zenbat pagatu beharko duten langile autonomo hauek. Behin behineko soluzio bezala, 2016ko kuota berdina pasa dute urtarrilean. Badakigu lanbide arteko gutxieneko soldata %8an igo dela 2017an, baina ez dakigu zihur hori izango den gutxieneko Kotizazio-Oinarriak goraka egingo duen koska.

2)50€tako trifa finkoa 6 hilabetetik 12 hilabetera luzatuko da. 2016tik onartuta dagoen erreforma bat da, eta negozio berria hasteko intentzio duten ekintzaileei asko lagunduko lieken zerbait. Ondo-bidean udara baino lehen martxan behar luke.

3)Autonomo izanda amatasunagatiko baja batekin %100 kobratuko litzake eta gainera baja garaian ez dute autonomoen kuota ordaindu beharko. 

4)Oraindik martxan ez dagoen eta autonomoen artean gehien espero den erroformetako bat da Gizarte Segurantzako kuota ordaindu behar ez izatea, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata baina gutxiago irabazten duten langile autonomoak.

5)Kotizazioari buruz onartzea espero den beste aldaketetako bat, benetan lan egindako egunen arabera kotizatzea da. Gaur egun Urtarrilaren 25ean egiten bedegu alta autonomoetan, hilabete osoa ordaindu beharko genuke nahiz eta 6 egun bakarrik egon altan.

6)Kotizazio-Oinarria aldatzeko aukera urtean 2 aldiz izatetik, urtean 4 aldiz izatera pasako da.

7)Autonomoen kuotak berandu ordaintzeagatik jartzen duten errekargua txikitzea. Gaur egun %20ko errekargua jartzen dute eta 2017an zehar errekargua %3kora jeisteko intentzioa dute ordaindu beharreko hilabetearen ondorengoan ordaintzen bada, eta %5koa bi hilabete beranduago ordainduz gero.

8)Azkenik denbora partzialeko autonomoen neurria da. Langile autonomo ugari dira lanaldiko %100a ez dutena jarduera propioan ematen, eta horregatik ez lukete autonomo kuota guztia ordaindu beharko. Oraindik onartu gabeko neurri bat da hau, beraz, denbora dexenta pasa beharko da onartua izan baino lehen.

Normala denez, asoziazio desberdinetatik gobernua estutzen saiatzen ari dira autonomoen inguruko aldaketak lehenbailehen jarri ditzaten martxa, beraz Gipuzkoautonomo Aholkularitzatik beti bezala, aldateka eta neurri guztien egoerari buruz informazioa zabaltzen jarraituko dugu gure asteroko artikuluen bitartez.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar