Autonomoen berriak

Datu pertsonalen babesaren legean aldaketak

blog image Calidad_Datos_RGPD_700x360.jpg

Aste honetako artikuluan datu pertsonalen babes legeari buruz arituko gara. RGPD (Reglamento General de Protección de Datos de la Union Europea) 2016tik onartua eta martxan zegoen, baina 2018ko maiatzaren 25arte izango dugu epea gure jardueran ezartzeko eta izango diren aldaketa nagusiak aipatuko dizkizuegu.

Legedi honen helburu nagusia Europar Batasun guztian zehar datu pertsonalen inguruan araudi bateratu bat ezartzea da. Arazo handi bat dago ordea RGPD hori aplikatzerako garaian, informazio falta. Sage Españak dioen bezalaxe, españako enpresen ia %50ak ez dakite oraindik legedi berri hau aplikatu beharko dela maiatzetik aurrera eta gainera enpresen %20ak ez lituzke nahikoa medio izango aplikatu ahal izateko.

Autonomoak garenok ere araudi honen barnean sartzen gara, eta gure aktibitatean europar batasuneko pertsona fisikoen datuak izaten baditugu, hauen erabilera, bilketa eta hedaketa arautzen duten legedi hau bete beharko dugu.

Araudi hau bete ahal izateko adibidez, garbi adierazi beharko diogu gure bezero den edonori, zertarako erabiliko diren eskatzen dizkiegun datuak, eta baimen hori garbia eta isilekoa izan beharko da. Beraz, argi gelditzen da gero eta garrantzi handiagoa ematen zaiola kontsumitzaileak bere datuak zertarako erabili behar diren jakiteko duen eskubideari.  

Datu horien tratamendua beti ere legezkoa izan beharko da, eta inola ere ez dira Europar Batasunetik aterako kanpoko estatu horrek ez badu datu horientzat nahikoa babes eskeintzen.

Aipatu bezala hiru hilabete besterik ez dira falta legedi berrira aktualizatu ahal izateko epea amaitzeko. Hilabete hauetan gure aktibitateak behar duen segurtasun maila katalogatu, segurtasun dokumentu bat prestatu, legedi berria ezagutu, bezeroei/hornitzaileei abixua pasa eta erakunde ofizialetan gure aktibitateak dituen datu horiek erregistratu.

Kasu gehienetan lan hau enpresa espezializatuen esku uzten da eta enpresa horiek dira prozesu guztia osatzen dutenak. Gai honi buruz edozein zalantza duzuelarik jarri Gipuzkoautonomo aholkularitzarekin kontaktuan eta kontaktuan jarriko ziatuztegu gai honetan espezializatuak dauden enpresa batekin, zuen zalantza guztiak argitzeko.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar