Autonomoen berriak

Autonomoen kuota minimoa 2019an

blog image bases_de_cotizacion_2019.jpg

Aste hontako artikuloan, gobernu zentralak autonomoen asoziazio nagusiekin hitzartuta (UPTA eta ATA), langile autonomoek 2019an zehar ordaindu beharko duten kuota minimoari buruz arituko gara. Badirudi Kotizazio-oinarriren igoeraz gain, beste aldaketa batzuk ere izango direla RETAN.

Lortutako akordioaren arabera, hurrengo urtean %1,25 egingo luke gora kotizazio oinarri minimoak, 937,70 euro izatetik 944,35€ izatera. 11,65€ko igoera izango litzake.

Hasieran aipatu bezalaxe, badirudi kotizazio oinarriaren igoerarekin batera Kotizazio Tasak ere handituko dituzte, eta %29,9 izatetik %30 izatera pasako da 2019an.

Ondorioz, kotizazio oinarri minimoa aukeratuta duen langile autonomo batek, hilero 283,3€ko kuota bat izango du. 5,36€ gehiago hilabetean, eta urtea osora zabalduta 64,32€ gehiago.

Azpimarragarria da baita ere, aipatu dugun kotizazio tasa igoera handitzen joango dela hurrengo urteetan zehar 2022 urterarte. Hala, 2020an %30,3ko izando da, 2021ean %30,6koa eta azkenik 2022an %30,9koa (2020an 291,80koa izango litzake autonomo kuota, kotizazio oinarriaren igoera kontuan izan gabe).

Autonomo Sozietarioen kasuan ere kotizazio oinarria %1,25 igotzeko intentzio dute, hala hilabetean 1.214,08€ izango litzakelarik. 15€ko igoera honekin, hilean 364,22€ ordaindu beharko lukete 2019an zehar.

Kotizazio oinarri eta tasen igoera hauetaz gain, autonomoen egoera hobetzeko eta langile kontratatuen eskubideekin berdintzeko saiakeran, beste mota batzutako aldaketak izango direla baieztatu dute. Autonomoentzako langabezia eduki ahal izateko eskatzen dituzten betebeharrak xamurtuko dituzte, autonomo guztiek izango dute lanbide heziketarako aukera, kontingentzia profesionalen hobekuntza, baja bat izatean eta lehen egunetik kobratuz, eta azkenik, aldi baterako ezintasuna edukiz gero, ez da autonomo kuota ordaindu beharko bigarren hilabetetik aurrera.

Azkenik aipatu nahi genizueke, benetan izandako irabazien araberako kotizazioa oraindik ez dela onartuko, baina badirudi 2019ko hasieran eman daitekela pausu hau eta autonomo erregimeneko legedi berria aurkeztu.

Aldaketa guzti hauek oraindik ere ez dira ofizialki onartuak izan, beraz, langile autonomoen inguruan aurkezten dituzten aldaketei buruz informazioa eskeintzen jarraituko dugu Gipuzkoautonomo aholkularitzatik asteroko artikulu hauen bitartez.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar