Autonomoen berriak

2020 urteko Errenta Aitorpena

blog image pasa_no_presento_declaracion_renta_estas_son_multas_2270321.jpg

Errenta Aitorpenaren kanpaina hastear da beste urte batez, eta aste honetako artikuluan, errenta egiterakoan kontuan izan beharreko gauza garrantzitsuenak aipatuko dizkizuegu.

Gipuzkoautonomo aholkularitzan iada errenta egiterakoan bezero eta beste hainbaten zalantzak jasotzen ari gera, eta lehenik eta behin gogorarazi nahi dizuegu aurtengo errenta berezia izan daitekela ERTEak direla eta. Egia da beste behin ogasunetik ahalik eta autolikidazio proposamen gehienak bidaltzen saiatuko direla, baina gogoratu autonomoak ez dutela inoiz jasotzen proposamen hau, 6.anexoa bete behar bai dute, bere aktibitate ekonomikoen urteko informazio guztia adieraziz.

Hauek dira Errenta egiteko kontuan izan beharreko datak:

               Autolikidazio proposamena onartzeko apirilaren 12tik aurrera.

               Apirilaren 16tik aurrera, zita eskatu ahal izango da presentzialki egiteko errenta.

               Online edo presentzialki errenta aurkezteko apirilaren 15etik ekainaren 30 arte.

Jarraian errenta aitorpen gehienetan egertu ohi izaten diren ezaugarri, redukzio eta dedukzioak aipatuko dizkizuegu.

1) Autolikidazio proposamenta onartzerakoan badira aldatu edo gehitu daitezkeen datu batzu: Alokairuagatiko irabaziak, etxebizitza erosteagatiko/alokatzeagatiko dedukzioa, dohaintzak etabar. Gainera onartzerako unean, helbide fiskala modifikatu daiteke.

2) Zerga Oinarri orokorrari aplikatzen zaizkion murrizpenak:

Mutualitateei egindako aportazioengatiko murrizpenak
EPSVak
Pentsio planak
Prebisio aseguratuei egindako aportazioak

3) Deklarazioa indibidualki edo bateratua egiten den familiarekin:

Emazte/Senarra edo seme-alabak dituzten askok bi aukerak izaten ditu normalean. Baina ez da aukera bat bestea baino hobea izaten beti. Urtero ikusi beharko da ea zenbateko irabaziak izan dituen familiako partaide bakoitzak eta ea bateratua edo indibiduala hobe ateratzen den.

4)Seme/Alabak izateagatik izaten diren dedukzioak.

5)Etxebizitza erosteagatiko dedukzioak.

6)Etxebizitza alokatzeagatiko dedukzioak.

7) Autonomoak: 6.Anexoa bete beharko dute, urte osoko irabazi eta gastu guztiak ongi banatuz.

Errenta aitorpenean milaka aukera desberdin izaten dira, beraz edozein zalantza duzuelarik deitu Gipuzkoautonomo aholkularitzara eta behar duzuen laguntza eskeiniko dizuegu!

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar