Autonomoen berriak

EGUBERRIETAKO KANPAINARI ESKER SORTZEN DIREN LANPOSTUAK

blog image luces_navidad_jueves_644x362.jpg

Aste honetako artikuluan, Eguberrietan denda eta merkatari txikiek izaten duten gorakadari buruz arituko gara. “Black Friday” izango da eguberrietako kanpainaren hasiera eta bi hilabete hauetan urte osoko irabazien zati handi bat lortuko dute hainbat denda txikik. 

ATA erakundeak (Asociacion de Trabajadores Autonomos) duela egun gutxi argitaratu berri duen ikerketa baten arabera, saltokia duten autonomoak 60.000 lanpostu berri sortuko dituzte eguberriko kanpainan zehar, lehengo urtean baino %6 gehiago. 2017 guztian zehar autonomoak 44.858 lanpostu berri sortu dituzte dagoeneko, hazkunde ekonomikoaren egonkortzea konfirmatuz.

Ohikoa den bezalaxe, langile berrien alta gehien izango dituzten sektoreak saltoki, ostalaritza eta garraioak izango dira, azken honi aipamen berezi batekin. Internet bidez egiten diren salmentak azken urteetan gorakada ikaragarria jasaten ari dira eta ondorioz garraiolari eta banatzaile gehiago behar dira. Saltoki fisikoa duten autonomo askok iada E-COMMERCE baten jabe dira internet bidez saldu ahal izateko bere denda fisikoan saltzen dituzten produktuak.

Argi dago aipatu ditugun lanpostu berrietatik gehienak epe mugatuko kontratuak izango direl. Azkenik esan, enpresa handiak kontuan hartuta 387.000 kontratu berri egingo direla aurrikusten dela eguberri hauetarako. Lehengo urtean baino %11 gehiago, orainarte inoiz izan den zifrarik handiena.

Langileak kontratatu nahi dituzuen horietako bat bazarete eta zenbateko gastua suposatuko duen jakin nahi baduzue, Gipuzkoautonomo aholkularitzatik laguntza osoa eskeiniko dizuegu, deitu iezaguzu!

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar