Autonomoen berriak

Autonomoen kotizazio oinarria aldatzea

blog image seguridad_social_sede_644x362.JPG

Kotizazioa aldatzeko urteko lehen epea laister bukatuko da. Normalean autonomoei asko kostatzen zaie erabaki hau hartu eta gizarte segurantzan gehiago kotizatzen hastea. Baina oso garrantzitsua den erabakia da. Autonomoak urtean zehar bi epealdi dituzte kotizazio-oinarria aldatzeko. 

Autonomoen artean oso normala da kotizazioa-oinarri minimoa edukitzea gizarte segurantzan, aurten 893,10€ dira. Gipuzkoautonomon uste dugu kotizazio minimoa egitea ongi dagoela ekintzailea zarenean, eta ondoren irabaziak egonkortzen diren einean kotizazio hori handitzen joan. Hala eta guztiz ere aipatu beharra dago autonomo gehinak kotizazio minimoa edukitzen dutela jubilatzeko garaia urruti ikusten dutelako, baina kontuan hartu behar da ez duela jubilazioan bakarrik eragiten, baja hartzen den momentuan kobratuko dena kotizazio-oinarriaren araberakoa ere bada.

Oso garrantzitsua da baja luzeko egoera baten aurrean autonomoa prest egotea. Nola? Kotizazio-oinarria benetan dituzun irabazien araberakoa izatea, edo baja seguru bat kontratatua edukitzea. Hala baja egunerarte eduki dituzun irabazien antzeko kantitateak jasotzeko aukera izango duzu baja egoeran zaudenean.

Urtean zehar bi epe daude Gizarte Segurantzako kotizazioa-oinarria aldatzeko:

-Urtarrilaren 1etik apirilaren 30 arte. Kotizazio berria ekainaren 1ean jarriko litzake martxan.

-Maiatzaren 1etik urriaren 30 arte. Kotizazio berria hurrengo urteko urtarrilaren 1ean jarriko litzake martxan.

 

Kotizazioa aldatzerako unean, jakin beharra duzue adinaren araberako muga batzuk daudela. Ondorengo hauek dira:

-47 urte baino gutxiago dituztenen kotizazio-oinarria:

2016ko urtarrilaren 1ean 47 urte baino gutxiago dituztenek kotizazioa limite minimo eta maximoaren artean eduki dezakete.

Hauen kotizazio berdinak edukitzeko aukera izango dute, 2016ko urtarrilaren 1ean 47 urte badituzte eta gainera, 2015eko abenduan eduki zuten kotizazio-oinarria 1.945,80€ edo gehiagokoa izan bada. Baita ere data hori pasa ondoren egiten badute alta erregimen hortan.

2016ko urtarrilaren 1ean 47 urte dituztenak eta 2015eko abenduan 1.945,80€ baino gutxiagoko kotizazioa eduki zutenak ezingo dute 1.964,70€ baino kotizazio handiagoa izan. Salbuespena aldaketa ekainaren 30 baino lehen egiten badute da, uztailaren 1ean indarrean jarriz, orduan ez lukete arazorik.

Ezkontidea bada negozioaren jabea, honen eriotzaren ondorioz 47 urterekin erregimen berezian alta egin badu ez litzateke lehenago aipatutako mugarik izango.

-48 urte edo gehiago dituztenen kotizazio-oinarria:

2016ko urtarrilaren 1ean 48 urte edo gehiago badituzte, kotizazio-oinarria 963,30€ eta 1964,70€ tartekoa izango da.

Ezkontidea bada negozioaren jabea, honen eriotzaren ondorioz erregimen berezian alta egin badu 45 urte edo gehiago izanda, kotizazio-oinarria 893,10€ eta 1964,70€ tartean egongo da.

-48 edo 49 urte dituztenen kotizazio-oinarria:

2011ko urtarrilaren 1ean 48 edo 49 urte zituzten autonomoak eta kotizazio-oinarria 1.945,80€ baino handiagoa bazen, 893,10€ eta kotizatzen zuten zenbateko hori %1 handituz lortzen den zenbatekoaren tartean egongo da kotizazio-oinarria, beti ere oinarri maximoa tope bezela dagoelarik.

-50 urte baina gehiago dituzten eta 5 urte baino gehiago kotizatu dituztenen kotizazio-oinarriak:

Hauen azken kotizazio-oinarria 1.945,80€koa edo txikiagoa bada, kotizazio-oinarria 893,10€ eta 1.964,70€ tartean dagoen kotizazioa edukiko dute.

Azken kotizazioa 1.945,80€ baina handiagoa izan bada, hauen kotizazio-oinarria, 893,10€ eta kotizatzen zuten zenbateko hori %1 handituz lortzen den zenbatekoaren tartean egongo da, beti ere, 1.964,70€ko kotizazio-oinarria edukiz aukeratzeko.

 

Deitu iezaiguzue edozein zalantza duzuelarik!

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar