Autonomoen berriak

Autonomoen Kotizazio Oinarria aldatzeko epeak

blog image seguridad_social_sede_644x362.JPG

Autonomoak kotizazio oinarria aldatzeko aukera gaur egun urtean bi aldiz bakarrik dugu. Urtarrilak 1etik Apirilaren 31arte eskatzen badugu, kotizazio oinarri aldaketa Uztailak 1ean emango da, eta aldaketa Maiatzaren 1etik Urriaren 31arte eskatzen badugu, hurrengo urteko Urtarrilaren 1ean emango da kotizazio oinarriaren aldaketa. 

Autonomo gehienek ez dute pentsatu ere egiten kotizazio oinarria handitu egin behar dela urteak aurrera doazen einean. Baina oso gai garrantzitsua da kotizazio oinarria handitzea.

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik gai honi garrantzi berezia eman nahi diogu, kotizazio oinarriak ez bait du jubilazioan kobratuko duguna bakarrik markatzen, bajan egoera batean gaudenean ere honen arabera kobratuko dugu gehiago edo gutxiago.

Hauek dira kotizazio oinarria aukeratzerakoan topa ditzakegun mugak gauden egoeraren arabera:

a) 47 urte edo gutxiago dituztenen Kotizazio Oinarri mugak:

2016ko urtarrilaren 1ean 47 urte baino gutxiago dituztenak kotizazio oinarri maximoa 3.642 euro eta minimoaren 893 euro artean aukeratu ahal izango dute.

Aukera berdina izango dute 2016ko urtarrilaren 1ean 47 urte dituztenak eta 2015eko abenduan zuten kotizazio oinarria 1.945,80 euro baino handiagoa bazen edo Autonomoen erregimen berezian alta data horren ondoren egiten dutenak.

2016ko urtarrilaren 1ean 47 urte dituzten langilea autonomoak, ordurarte izandako kotizazio oinarria 1.945,80 euro baino txikiagoa izan bazen, ezin izango dute 1.964,71 euro baino gehiagoko kotizazio oinarria izan, ez bazuten kotizazioa 2016ko ekainaren 30a baino lehen handitzeko eskaera egin eta uztailaren 1etik aurrera iada aldatuta egonda.

b)Kotizazio Oinarria 48 urte edo gehiagokoentzat:

2016ko urtarrilaren 1ean 48 urte zituzten autonomoak aukeratu dezaketen kotizazio oinarria ondorengo mugen artean egon beharko da: 963,30 euro eta 1.964,70 euro artean.

c) 48 edo 49 urte dituztenen kotizazio oinarria:

2011ko urtarrilaren 1ean 48 edo 49 urte zituzten langileak eta beraien kotizazio oinarria 1.945,80 euro baino handiagoa baldin bazen, aukeratu dezaketen kotizazio oinarria 893,10 euro eta zuten kotizazio oinarria %1ean handituz lortzen den kantitatearen artean egon beharko da, topea kotizazio oinarri maximoa izanik.

d) 50 urte baino zaharragoak eta 5 urte baino gehiago kotizatua dituztenen kotizazio oinarriak:

Azkeneko kotizazio oinarria 1.945,80 euro baina txikiagoa bazen, izan dezaketen kotizazio oinarria 893,10 euro eta 1.964,70 euro artean egon beharko da.

Azkeneko kotizazio oinarria 1.945,80 euro baina handiagoa bazen, izan dezaketen kotizazio oinarria 893,10 euro eta zuten kotizazio oinarria %1ean handituz lortzen den kantitatearen artean egongo da. %1ean handituz kotizazioa ez bada iristen 1.964,70 euroko kotizazio oinarria ere aukeratzeko aukera edukiko lukete gehienez.

Lan eta Gizarte Seguranta ministeritza momentu honetan legedi berria prestatzen ari da, autonomoek beren kotizazio oinarriak hilabetero aldatzeko aukera izan dezaten, eta ez urtean bi aldiz bakarrik. Oraindik ofizialki aurkeztu ez den lege honen bitartez, langile autonomoak kotizazio oinarria hilero aldatzeko aukera izango dute eta gainera kotizazio minimo eta maximoa aukeratu ahal izango dute.

Helburua, langile autonomoak beraien kotizazioa benetan edukitzen dituzten irabazien araberakoa izatea da, erregimen orokorrean izaten antzeko moduan. Hala ekintzaileak kotizazioa egokitzeko aukera izango lukete negozio berri bat hastean izaten dituen gorabeheren arabera.

Oraindik ere pixka bat itxoin beharko dugu autonomoak fakturatzen dutenaren arabera kotizatzen hasteko.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar