Autonomoen berriak

AITATASUN BAJAREN IRAUPENA LUZATU EGITEN DA

blog image permiso_paternidad_1440x808.jpg

2018ko urriaren erdialdean aipatu zuten aitatasun bajaren legea aldatu egingo zela, baina lehengo asteko ostiralean izan zen azkenik Errege-Dekretu bidez Lan ukera berdintasunerako Legea onartu zela.

Ondorioz aitatasun bajaren iraupena handitu egiten da kontratatu bezela lan egiten dutenentzat, langile autonomo guztientzat eta Itsasoko Erregimen berezian lan egiten duten langile guztientzat. Hala eta guztiz ere, zirudiena baina gehiago atzeratu da dekretu honen aplikazioa, eta badirudi apirilaren 4rako indarrean sartuko dela eta aitatasuna 8 astetara handituko da.

Lehengo urteko uztailan iada 5 astetaraino  handitu zuten aitatasun baja epea, eta aldaketa berri honekin beste pausu bat emango da, baina gogoratu 2021 urterarte igotzen joango dela amatasunarekin berdindu arte:

2019ko apirilaren 1etik aurrera aitatasun bajaren iraupena 8 astetakoa izango da, eta 8aste horietatik lehen biak nahitanahiez etengabekoak.

2020ko urtarriletik aurrera irapena berriz ere luzatu egingo da, kasu honetan 12 astetaraino, eta lehen 4 asteak etengabeak.

2021eko urtarrilaren 1etik aurrera azken aldaketa emango da, eta 16 asteko aitatasun baja izatera pasako da, horietatik lehen 6 asteak etengabeko bajak izanik.

Nabarmentzekoa den beste xehetasun bat, aitatasun baja horietatik ezingo zaiola aste bakar bat ere eman amari, eta jarraian hartu behar diren lehen aste horietan nahitanahiez jornada osokoak izango direla.

Aitatasunagatik jasoko den prestazioa, gure kotizazioen arabera aldi baterako ezintasunerako dugun oinarri arautzailearen %100 izango da. Aipatzekoa, langile autonomoek beren hileroko Gizarte Segurantzako kuota bonifikatuta izango dutela. Adibidez, autonomo bezela Oinarri minimoagatik kotizatuz gero, aitatasun bajarengatik hilero 944,35€ jasoko lirake.

Gogoratu aipatutako guztia jaiotza berrietan aplikatzeaz gain, adopzio eta umeen hartzeetan ere aplikatzen dela. Beti bezela, Gipuzkoautonomo aholkularitzatik ematen diren aldaketa guztien inguruko informazioa zabalduko dizuegu!

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar