Autonomoen berriak

AUTONOMOEN KOTIZAZIO PARTZIALA GERORATUTA

blog image 3248283617_c23445ea31_b.jpg

Nahiz eta badiren bizpaihuru urte gai honekin bueltaka gabiltzala, itxura guztia zuen aurten autonomoen legeetan emango diren aldaketekin batera kotizazio partziala martxan jarriko zela, baina estatuko aurrekontu nagusiak onartzearekin batera jakin da 2019arte ez dela ezer abiaraziko. 

2014 urtean langileen estatutuan aldaketa bat berneratu zuten lehen artikuluan, langile autonomoen lanaldi partziala.

Aldaketa hau abian jartzeko dagoen arazo handiena iruzurraren beldurra da. Egia da autonomo askoren egoera zein den ikusita irtenbide egokia dela, baina beste alde batetik beste langile autonomo askok iruzurra egiteko erreztasuna ematen da. Nahiz eta egun osoan egin, lan lanaldi partzialagatik kotizatuko lukete eta hala gizarte segurantzan hileko autonomo kuota gutxiago ordaindu.

Aipagarria da gaur egun autonomoen %80ak kotizazio oinarri minimoa duela, eta honi lanaldi partzialeko kotizazioa gehituko bagenio, jubilazio eta bestelako ezintasunetarako prestazioak ere erdira jetxiko lirake.

Beraz, gutxienez 2019 arte itxoin beharko dugu autonomoen lanaldi partziala funtzionamenduan ikusi ahal izateko. Langilen Autonomoen Lege Berrian sartzen diren gainontzeko aldaketa eta neurriak lehenago ezarriko dira eta beti bezala Gipuzkoautonomo aholkularitzatik hauen inguruko notizia guztien berri emango dizuegu!

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar