Autonomoen berriak

TARIFA MURRIZTUA HANDITZEAREN ONURAK

blog image plazos_1900x900_c.jpg

2018 honetako afiliazio zifrak beatuz gero, ikus dezakegu autonomo erregimenean (RETA) 120.000 autonomo baino gehiago daudela iada lehen 12 hibateetako 50€ko tarifaz gozatzen.

Askotan aipatu dugun bezala, langile autonomoen erregimenean eman ziren aldaketen artean garrantzitsuena edo gutxienez gehien espero zena tarifa murriztuaren luzaketa zen. Ekintzaile asko egon dira aldaketa honen zain beren proiektuak martxan jartzeko, baina krikitak ere jaso ditu noski, gizarte segurantzaren egoera txarra areagotu egiten duelako.

Autonomoengan izan duen eragina aztertzen badugu garbi gelditzen da positiboa izan dela. Gipuzkoan bakarrik 1388 alta berri egin dira 2018 honetan.

Sektoreka aztertuko bagenu, garbi ikus dezakegu komertzio sektorea izan dela gehien aprobetxatu duena tarifa murruztu honen luzapena. Gainera orainarte sektore hau beherakada handian zetorren 19.000 negozio itxi zirelarik 2017an zehar.

Otsailetik dinamika hori aldatu egin da, eta 1.518 denda txiki berri iriki ziren holabete horretan bakarrik. Hala eta guztiz ere, langile autonomoen asoziaziotik (ATA) garbi adierazi nahi izan dute ez dela batere erraza saltoki elektronikoei aurre egitea eta krisi ekonomikotik ateratzea gehien kostatzen ari zaion sektorea berau dela.

2018 honetan aipatu daitekeen beste datu positiboetako bat, hau ere tarifa murriztuaren luzapenarekin lotuta, autonomo kanpotarren igoera izan da. Aurten 12.000 alta berri izan dira. 2017ko zifrekin alderatzen baditugu diferentzia oso handia dela ikus dezakegu, lehengo urtean baino bi aldiz alta gehiago egin direlarik. Gainera RETA erregimenean iada langile autonomo guztien %10 dira.

Aipatutako datuekin garbi gelditzen da positiboa izan dela Tarifa Murriztua 12 hilabetera luzatzea, baina hala ere poliki eta etengabe aztertzen joan beharko gara autonomoen erregimenak nola eboluzionatzen duen. Beldurra edo susmoa ere badago sektore askotan beherakada egongo dela tarifa murriztua bukatzen denena. Beraz esan daiteke tarifa murriztua aprobetxatzen duen ekintzaile asko dagoela, baina ondoren negozioa egonkortzea lortzea ez dela batere erraza.

Autonomoen egoera hobetzeko alternatibak aztertzen ari dira gelditu gabe, eta ez da autonomo berrien honura bakarrik bilatu behar, duela urte asko altan daramaten langile autonomoentzat ere onuragarriak izan daitezken aldaketak bilatu behar dira. Beti bezela Gipuzkoautonomo aholkularitzatik jakinaren gainean izango zaituztegu.

Utzi zure iruzkina