Autonomoen berriak

Sare Sozialen erabilera autonomoen artean

blog image 14621993461_ee189c0200_b.jpg

Gaur egungo gizartean sare sozialen erabilera eta eragina oso handia da, urtero sortzen dira sare sozial berriak eta bertan elkar erlazionatzen duten pertsonak ere gero eta gehiago dira. Beraz argi izan behar dugu langile autonomoentzat ere erakusleiho eta marketing tresna oso garrantzitsua izan daitezkela.

Zein erabilera eman behar diegu sare sozialei? Erabilera profesionala izango duen perfil egoki bat sortu behar dugu. Adibidez gure bezeroei informazioa zabaltzeko erabiliko daiteke edota eskaintza desberdinak aurkeztu, beraz gomendagarria da gure erabiltzaile pribatua eta profesionala bereiztea.

Hasieran aipatu dugun bezala sare sozial interesgarri asko daude jarduera promozionatzeko erabili daitezkeenak, baina ez da zergatik denetan egon beharrik. Hasi aurretik gure bezero eta merkatua nolakoak diren analizatu behar da, eta bezero potentzial hoiek gehien erabiltzen dituzten sare sozialak ikertu.

Estrategia landu bat prestatuta, sare sozialek eskeintzen dituzten aukera guztiei errendimendu handiena ateratzeko gai izango gara. Gure negozioarentzan bultzada polita izan daiteke baina dedikazia eta lana eskatzen du. Jarraian sare sozialei erabilera egoki bat emanez gero izan ditzakegun onura nagusiak aipatuko ditugu:

-Agerikotasuna eta presentzia: Zure bezero izan daitezkenen horiek sare sozialak asko erabiltzen badituzte hauetan aktiboa izateak bezero orietako askorengana eltzeko aukera ematen dizu eta gainera marka irudi on bat sortuko die.

-Leialtasuna: Sare sozialen erabilerari buruz egin diren hainbat eta hainbat ikerketak garbi adierazten dute, Sare sozialetan aktiboak diren autonomoak bezeroen fidelizazio handiago bat lortzen dutela.

-Zure web orrira jendea erakarri: Sare sozialetan publikazio interesgarriak eginez gero, web orriko bixitak igotzea lortu daiteke. Perfilean publikatzen diren artikulu edo edukian klikatuz gero web orrira bidaltzen zaitu eta hala bixitari gehiago lortzen dira .

-Web orriarekin bateragarritasuna: Aurreko hiru puntuetan ikusi dugun bezalaxe, bateragarriak izan daitezke negozioko web orria edukitzea eta hainbat sare sozialetan perfila edukitzea. Bada jendea blog oso interesgarriak dituztenak baina ez dutena sare sozialetan inongo publikaziorik egiten eta ondorioz beraien helburu bezeroetara ez dira iristen.

-Ez du hesi geografikorik: Gaur egun gero eta gehiagotan ematen da milaka kilometrotara dauden pertsonekin interakzio profesional bat ematea, eta hau kasu askotan internet eta sare sozialei esker gertatu da. Estrategia egoki bat eduki beharko dugu, bezero potentzial horiengana iritxi ahal izateko.

-Kostu txikia: Sare sozialetan publizitatea eginez milaka pertsonengana iristeko aukera dugu eta oso prezio baxuetan. Kampaina oso zehatz eta eraginkorrak egin daitezke argitalpen desberdinekin prezio ordaingarri batean.

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik animatu egiten zaituztegu sare sozialei ahalik eta kutsu gehien ateratzera arlo profesionalean zuen jarduerari bultzada on bat emateko.

Utzi zure iruzkina