Autonomoen berriak

Oraindik ez dakizkigu 2019ko Kotizazio Oinarriak

blog image NUEVAS_BASES_DE_COTIZACIO_N.jpg

Notizia asko irakurri ditugu hurrengo urteko autonomoen kotizazio oinarriari buruz, baina azaroan sartzekotan gaudelarik, oraindik ere ez dute ezer garbirik aipatu.

Nahiko garbi zirudien irabazien araberako zatikako kotizazioa martxan jarriko zutela hurrengo urterako, baina azken zurrumurruen arabera 2020 urterarte atzeratu dute. Hala denbora gehixeago izango dute aldaketa guztiak ongi prestatzeko, aldaketa benetan handia baita.

Aldi berean, irailan zehar jakin genuen, orain arte inoiz izan den SMIaren (lan-arteko gutxieneko soldata) igoera handiena emango dela 2019an, %22koa. Hau hala, argi zirudien igoera honek autonomoen kotizazio oinarri minimoaren gorakada nabari bat ekarriko zuela. Sortu ziren kexa eta alaremen aurrean españako presidente den Pedro Sanchez sozialistak esan zuenez, SMIa igotzeak ez du eraginik izango autonomoen kotizazio oinarrian. Lehen aldiz Autonomoen Kotizazio Oinarri Minimoa langile kontratatuena baino izango litzake.

Hala eta guztiz ere, autonomoen asoziazio desberdinekin hitz egin ondoren egoera aldatu dela dirudi, eta azkenean igoera txiki bat izango delakoan gaude. Momentu honetan 3 aukera desberdin aipatzen dira kotizazio oinarriaren minimoaren igoerari buruz:

A) %1,25eko igoera.
B) %6,25eko igoera.
C) %12,25eko igera.

Autonomoen asoziazioetatik garbi adierazi dute nahikoa litzakela %1,25eko igoera, azalduz azken urtetako igoera portzentai joerarekin bat etorriko litzakeela. Gainera ez dugu ahaztu behar, langileak dituzten autonomo askok beren langileen soldata gastuetan %22ko igoera bat izango dutela.

Oraindik ere ez dago ezer bieztaturik, beraz ikusi egin beharko dugu nola doan dena. Gipuzkoautonomo aholkularitzatik beti bezalaxe jakinaren gainean edukiko zaituztegu dena argitzen doan heinean.

Utzi zure iruzkina