Autonomoen berriak

Online kontabilitatearen onurak

blog image Contabilidad_Online_Gipuzkoautonomo_asesoriablog.png

Aste honetako artikuloan online kontabilitateari buruz eta eduki ditzaken onura guztiei buruz arituko gara. Teknologia eta bere erabilerak etengabe aurreraka doaz eta kontabilitatea hodeiean edukitzera pasatzeak hainbat onura ekar ditzake autonomo eta enpresentzat.

Gipuzkoatuonomo aholkularitzan zerbitzuak bai online eran eta bai modu presentzialan eskeintzen ditugu, eta langile autonomo bakoitzak aukeratu ahal izango du zein duen nahiago. Online aholkularitza aukeratzen dutenak interneteko web aplikazio batera sarrera edukiko dute eta bertan bere jardueraren datuak 24 orduz eta 365 egunetan kontsultatzeko aukera. Plataforma honek ondorengo onurak eskeintzen ditu:

-Giza akatsak murriztu: Aurrerapen teknologikoari esker eskuzko kontabilitatean egin daitezkeen deskuadre edo akatsak txikiak ekiditen ditugu.

-Gainpreziorik gabe: Gipuzkoautonomon sortu dugun aplikazioa doakoa da gure bezeroentzat, ez da lizentziarik eta ezta hileko tarifarik ordaindu behar.

-Informazioa galtzeko arriskua desagertzen da: Kontabilitateak zerbitzari guztiz seguruetan gordetzen dira, hauetara ezin da sartu pasahitzik gabe eta gainera segurtasun-kopiak egiten dira egunero.

-Eguneko 24 ordutan kontabilitatera sartzeko aukera, ofizinara inguratu izan beharrik gabe. Internet konexioa duen edozein gailu erabili ahal izango da web aplikaziora sartzeko.

-Fakturak sortzeko aukera: Irabaziak kontabilizatzen ari garenean aplikazioak idazpen hauetatik PDF fakturak sortzeko aukera ematen digu. Hala, fakturak sortzen ditugu kontabilizatzen ari garen heinean.

-Konexio zuzenekoa aholkulariarekin: Bi aldeek dute sarrera zerbitzarietara, eta biek ikusi ahal izango dute momentuan zein aldaketa egiten ari den aholkularia edo erabiltzailea.

Anima zaitezte eta probatu online aholkularitza. Momentuoro zuen aktibitatearen egoera nolakoa den jakin ahal izango duzue, eta hala, egunero hartu behar diren erabaki horiek errazago hartzeko aukera edukiko zenukete, beti helburuak zein diren garbi izanik.

Probatu ezazue hementxe bertan! https://gipuzkoautonomo.com/users/login_prueba

Utzi zure iruzkina