Autonomoen berriak

ORAINGOZ EZ DIRA EROSKETA POLTSAK KOBRATUKO

blog image Foto_Bolsa.jpg

Martxoaren 1etik aurrera Europar Batasunetik aginduta lege berri bat jarri behar zen martxan, non denda txiki guztiek plastikozko erosketa poltsengatik bezeroei kobratu beharko lieketen.

Lege honen sarrera data atzeratu egin da, legedia oraindik guztiz idatzi gabe dagoelako, eta ondorioz, 2018ko ekaina bitarte ez da indarrean jarriko. Poltsak kobratzearen lege honek saltoki guztiei eragingo die, bai betiko denda tradizionalei, eta baita e-commerce edo online dendei. Kobratu behar izango ez diren poltsa bakarrak “oso arinak” izango dira eta 15 mikra baino gutxiagoko lodiera dute.

Europako Batasunak lege honekin gaur egun poltsa eta paketeen gehiegizko erabilera gutxitzea da, hala kontaminazioa gutxituz. Bezeroak poltsa bakoitzagatik 5 eta 15 zentimo bitarte ordaindu beharko dute poltsaren arabera. Gainera, esan dezakegu aurten martxan jarriko duten lege hau beste lege zorrotzago baten lehen pausua dela.

2020an guztiz galerazita egongo da plastikozko poltsak debalde ematea. Hala eta guztiz ere bi salbuespen egongo dira: Batetik konpostagarriak diren materialeekin egindako poltsak, eta 50 mikra baino lodiera handiagoa dutenak, behin baino gehiagotan erabiltzen direnak normalean.

Beraz hurrengo hilabeteetan zehar aldaketak ikusiko ditugu erosketa poltsen inguruan. Poltsa mota berriak ikusten hasiko gara, paperezko poltsak, kartoizko kaxak eta beste hainbeste. Poltsekin egiten zen bezalaxe modu berri hauekin gure denda desberdintzeko aukera bat izan dezakegu. Gipuzkoautonomon diseinu departamento bat dugu halako aukerei zukua atera ahal izateko. Jarri gurekin kontaktuan!

Utzi zure iruzkina