Autonomoen berriak

Informazio teknologia ezartzeko diru laguntzak

blog image subvenciones.jpg

Donostia Sustapena erakundeak hirugarren urtez jarraian aurkeztu du, donostiako negozio desberdinetan Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak inplementatzeko diru-laguntza hau.

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik behin baino gehiagotan aipatu dizuegun bezalaxe, gero eta garrantzitsuagoa da teknologia berriak erabiltzen ikastea eta eskeintzen dizkigun onurak aprobetxatzea komertzio txikietan. Esan bezala diru-laguntza honen bidez informazio eta komunikazio teknologiak gure negozioan txertatzeko aukera eskeintzen dute Donostia Sustapenetik. Bultzada interesgarria izan daiteke bezeroen erosketa prozesuan beti eguneratuta egon gaitezen!

Pertsona fisiko eta baita juridikoak direnak jaso dezakete subentzio hau, baina beti ere Donostiakoak izan beharko dira, eta gutxienez urtebete pasa izan beharko da autonomo bezala alta egin zutenetik. Noski, diru-laguntza gehienetan bezalaxe, Ogasunean eta Gizarte Segurantzan ezingo da inolako zorrik izan.

Gehienez diru-laguntza honegatik jaso dezakegun maximoa 3000€ izango dira, eta hauek dira subentzionagarriak izango diren kontzeptuak:

Ekipamenduen erosketa, gehienez, 300 euro.

Enpresaren jarduerarekin lotutako softwarea erostea, gehienez, 400 euro.

Enpresaren web-orri berria edota egokitzapena, gehienez, 1.000 euro.

E-Commerce edo online salmenta plataformak, gehienez 2.500euro.

Mobiletarako APP garapena, gehienez 3.000€

2018ko abenduaren 31arte da aurkezpen epea, edota beti izan ohi den bezala dirua amaitu arte. Aurtengoan 110.000€ kaxa jarri dute.

Ondoren Donostia Sustapeneko linka utziko dizuegu eskatzeko intentzioa duzuen guztientzat. Bertan aurkeztu beharreko dokumentu guztiak izango dituzue eskuragai, Gipuzkoautonomo aholkularitzako lan taldeak beti egiten dugu zuentzat interesgarri izan daitezkeen diru laguntzen gertuko jarraipena, eta aurrerantzean ateratzen direnak aipatu dizkizuegu!

http://www.fomentosansebastian.eus/eu/laguntza-ekonomikoak/enpresa/hostalaritza-eta-merkataritza-dirulaguntzen/1672-ayudas-dendatics

Utzi zure iruzkina