Autonomoen berriak

BEZa etxebizitza berrikuntzetan

blog image Noticia_IVA_renovacion_viviendas.jpg

Aste honetako artikuluan etxebizitzak berritu edo konpontzerakoan ordaindu behar den BEZari buruz arituko gara.

Dakizuen bezalaxe hiru BEZ tipo desberdin ditugu gaur egun estatuan. Oso murriztua %4, murriztua %10 eta arrunta %21. Normalean langile gremio desberdinek (iturginak, margolariak, elektrizistak,…) beren lanak beti tipo arruntarekin kargatu beharra izaten dute, hau da %21arekin, baina gaur ikusiko dugun bezala kasu batzuetan bestelako tipo bat aplika daiteke.

Etxebizitzak berritu edo konpontzen diren lanetan BEZ murriztua erabili daiteke faktura egiterakoan, baina beti ere ondorengo baldintzak betetzen diren kasuetan.

A) Obra ordainduko duena, hau da etxebizitzaren jabea, pertsona fisikoa izan dadila eta ez enpresa edo profesional bat, eta ondorioz egingo diren konponketa edo obrak etxebizitza particular batean egin daitezela. Eta kasu berezi bezela aipatua daiteke, JABE-ERKIDEGO denean.

B) Berritzen edo konpontzen den etxebizitzan izan ziren azkeneko obrak, duela bi urte baina gehiagokoak izatea. Hau da azkeneko obretatik gutxienez bi urte igaro izana.

C) Obrak egiten dituen langileak ez ditzala zuzenean berak materialeak jarri, eta jarriko balitu, hauen kostuak gehienez berrikuntza edo konponketak izango duen oinarri zergagarriaren 40% ekoa izatea.

Nahiz eta ez den irabazi bat lan hauek egiten dituen autonomo edo empresarentzat, kontuan izan behar da ondoren ogasunari ordaindu beharko zaiola. Eta esan bezala %10eko BEZa jarri ahal izateak bezeroei aurrekontu baxuagoa eskeini ahal izatea esan nahi du, beti ere guk irabazi berdinak izanez. Gure zerbitzuak merkatuan leihakorragoak izango diar!

Utzi zure iruzkina