Autonomoen berriak

BABESTU DITZAGUN SALTOKI TXIKIAK

blog image comercio_tradicional.jpg

Urte amaiera gogor baten ondoren, urtarrila pasata eta autonomoen erregimenean egitekoak ziren aldaketa guztiak eginik daudelarik, poliki-poliki autonomo eta komertzio txikiei buruzko informazioa biltzen hasi gara.

Estatu mailan, autonomoek %0.34eko atzerakada izan dute 2018ko lehen hilabete honetan (10.000 langile autonomok baino gehiago baja eman dute), nahiko normala izaten da urtarrilan. Normalean jetxiera hau handiagoa izan ohi da, eta aurten martxan jarri den 50€ko tarifa murriztua luzatzearekin alta berri asko izan dira, jetxiera hori gutxituz. Urtarrilan 72.000 autonomo berrik egin dute alta guztira, lehengo urtean baino 17.000 gehiagok.

2018 honetan iada 4.500 dendak itxi dituzte beren ateak, garbi ikusi dezakegu lehenagotik aipatzen aritu garena, komertzio txikiak gero eta borroka zailagoa duela denda erraldoien eta online erosketen kontra.

Garbi dago oraindik ere autonomen erregimenean lan eta aldaketa asko egin beharra dagoela, eta ez daitezela aldaketa horiek alta berriak sustatzeko bakarrik izan, gaur egun kontsumo jokaera oso azkar aldatzen da eta autonomoak aldaketa hauetara moldatu ahal izateko gizarte segurantzako eta ogasuneko legeetan ere aldaketak eman behar lirake autonomei erreztasun gehiago eskeintzeko.

Autonomoen alde lan egiten duten hainbat elkarte eta udaletxek, urteak daramazkite laguntzak eta soluzioak eskeintzen gertuko merkataritza eta bertako kontsumoa sustatzeko. Ez dugu ahaztu behar familia askorentzat diru-iturri nagusiak familian generazioz-generazio pasatu diren negoziak izaten direla eta gure auzo eta herriak bizirik mantzentzeko kometzio txiki hauek funtsezkoak direla. Babestu ditzagun!

Utzi zure iruzkina