Autonomoen berriak

AUTONOMOEN EGOERA 2018KO LEHEN SEIHILEKOAN

blog image Como_analizar_los_datos_de_forma_estrategica_750x406.jpg

Aste honetako artikuluaren bitartez Langile Autonomo Erregimenean altan dauden langileen egoera artzetuko dugu. ATAk (asociación de Trabajadores Autónomos) iada urtero egiten duen lehen seihileko txostena argitaratu du eta datu horiek zuei modu errezean azaltzen saiatuko gara. 

2018 urte honetan zehar langile autonomoak %2,3 hazi dira, nahiz eta ondoren zehatzago aipatuko dugun bezalaxe uztailan jetxiera gogor bat eman zen.

Beste datu aipagarri bat da,  hiru autonomotik bik gutxienez hiru urte daramatzala beren negozioaren buru eta %54,1 bost urtez baino gehiago, nahiz eta orain gutxi argitaratu diren hainbat ikerketen arabera tarifa murriztua ez omen da eraginkorra eta aprobetxatzen duten autonomo gehienek baja ematen dute berehala.

Urte honetan ere %4,6 igo dira gutxienez langile bat bere kargu duten autonomo kopurua, eta beraz, autonomo guztien %22,3ak langile bat du bere kargu.

Autonomo erregimenean dauden sektore desberdinak begiratuz gero, orainarte bezalaxe komertzio txikia da lehen postuan agertzen dena, eta gainera dinamika aldaketa bat ikus daiteke hazkuntzan. Orainarte 2017tik datu negatiboak eduki ditugu, hau da, gutxitzen joan dira komertzio txiki horiek, baina oraingo honetan buelta eman eta datu positiboak izan ditugu. Komertzio ondoren nekazaritza dator ondoren, geroago eraikuntza eta laugarren postuan hosteleritza, lau sektore garrantzitsuenak bezala.

Hasieran aipatu dugun bezalaxe 2018an zehar datu oso txarrak izan ditugu autonomen erregimenean uztailan zehar. Azken hamar urteetako autonomo jetxiera handiena izan dugu pasa berri dugun uztailean, beraz bigarren seihilekoa modu oso kaxkarrean hasi da. Gogoratu beharra dago historikoki beti izan dela hilabete txarra, batezere edukazio sektoreko pertsona askok baja hartzen dutela udaran zehar lanik izaten ez dutelako, ondoren irailan berriz alta egiten dutelarik.

Oraindik ere ikusi beharko dugu nola amaitzen den 2018 hau, eta ea zein aldaketa izan daitezkeen 2019an zehar indarrean sartu daitezkeenak autonomoen erregimenean. Badirudi agian edukitako irabazien araberako kotizazioa izan daitekeela indarrean sartuko den aldaketa handiena, baina hala ere erregimenaren beste aldaketa batzuk bultzatu nahian dabiltza autonomo kolektiboak, azken finean estatuko ekonomiaren motor nagusi bait gara. 

Utzi zure iruzkina