Autonomoen berriak

ADI AUTONOMO BAJA EGITEAN TARIFA MURRIZTUA BADAUKAZU

blog image Imagen_Cuidado.jpg

Hainbat hilabete daramazkigu autonomoen erregimenean hobekuntza eta aldaketak nolakoak diren eta zenbaterainoko hobekuntza izango den entzuten, baina aldaketa hauek beti hizki txikia izaten dute ezkutuan eta kasu honetan ere halaxe da. Gizarte Segurantzatik irizpide aldaketa baten berri eman dute duela egun gutxi autonomoen tarifa murriztuaren inguruan. Ondorioz, tarifa murriztu hori martxan izanez gero, autonomoetan baja egin baino lehen egoera ongi aztertu beharra dago, bertan bukatuko litzake eta tarifa murriztu hori.

Lehengo urterarte tarifa murriztua zuen autonomo batek aktibitateko lehen hilabetetan baja hartzea erabakitzen bazuen, tarifa murriztu hori ez zen gelditzen eta denboran aurrera jarraitzen zuen autonomoa altan egon balitz bezela. Ondoren berriz ere autonomoak alta eginez gero tarifa murriztu hori hartuko luke berriro, eta bonifikazio hilabete batzuk galdu arren bajan egondako tartean, agian azken zatia aprobetxatzeko aukera zuten.

2018ko urtarrilaren 1ean indarrean jarri ziren langile autonomen erreforma legearen ondorioz, aipatu berri dugun egoeran autonomo bezela baja egingo bagenu, tarifa murriztu hori amaitutzat hartzen dute eta 3 urte itxaron beharko genuke berriz ere bonifikazio hori eskuragai eduki ahal izateko.

Erabaki oso kaltegarritzat hartu dezakegu berriz ere lehen saiakerak porrot egin ondoren, bigarren aldiz aktibitate berri batekin hasi nahi dutenentzat. Bonifikazio guztia pikutara joango litzake eta automatikoki 275€ ordaindu beharko genituzke hilabetero. Diferentzia handia da eta kasu batzuetan hobe izango litzake altan mantendu nahiz eta ez inolako irabazirik izan. Kontuan hartu behar da, normalean ezin dela altan egon gizarte segurantzan ez bada inolako aktibitaterik egiten, baina kasu hauetan onartuko dute eta altan mantentzeko aukera izango da.

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik beti bezela autonomo eta enpresa txikien inguruko berri guztiak zuenganatzeko saiakera egingo dugu. Tarifa murriztuaren inguruan edo autonomo bezela baja nola egin zalantzarenbat baduzue jarri gurekin kontaktuan eta soluzio egokiena bilatuko dugu kasu bakoitzean!

Utzi zure iruzkina