Autonomoen berriak

30€ BAINO GUTXIAGOKO KOBRUEKIN ADI

blog image 434772_115127_1.jpg

Autonomo askorengan eragina izan dezakeen lege bati buruz arituko gara aste honetako artikuluan. Españako Gobernuak lehengo astean onartu zuen Europako 2015/2366 zuzentarau aurreproiektuari buruz ari gara(Anteproyecto de Ley de Servicios de Pago). Arau honen arabera, autonomo edo profesional guztiak, 30 euro baino handiagoak diren erosketa edo zerbituzak ordaindu ahal izateko modu elektronikorenbat eskeintzeko obligazioa izango dute.

Europatik datoren arau berri hau PSD2 bezela ere ezagutzen da, eta helburua europa osan ordainketak egiteko moduak berdintzeko saiakera da. Ordainketa elektronikoen segurtasuna indartzeko eta ordainketak egiteko teknologia berrien inplantazio saiakera ere badela aipatu beharra dago. Gero eta gehiago bait dira ordaintzeko era desberdin eta berritzaileak, mobilarekin, internet bidez etabar.

Saltokian garbi adierazi beharko da ordainketak egiteko modu alternatiboak erabilgai daudela eta ez da nahitanahiez kreditu txartelentzat izan behar, Mobil APP desberdinentzat ere izan daiteke adibidez.

Oraindik ez dago garbi noiz jarriko duten indarrean eta nolakok izango diren azkenik denda txikiengan izango dituen eraginak, baina garbi ikusi daiteke lege berri honek duen helburua ezkutuko ekonomiari aurre egitea dela. Argitaratu duten testua Ministo Batzordera eraman beharko da orain eta Lege Proiektu bezela onartu, eta azkenik parlamentura eraman.

Araudi honekin ere segurtasuna handitu nahi da kreditu txartelen galeren edo lapurketen aurrean. Gaur egun txartelen legezkanpoko erabilera egiten bada bezeroak 150€ arte ordaintzeko aukera zegoen eta araudi berri honekin kantitate hori 50€ra jetxiko litzake.

Ikusi dezakezuen moduan aldaketak datoz eta zuzenean zuen negozioengan eragina izango dute. Aldaketak aurrera doazen heinean informazio gehiago eskeiniko dizuegu. Adibidez plastikozko poltsen erabileraren legedia uztailan indarrean sartuko dela dirudi. Beti bezela Gipuzkoautonomo aholkularitzatik informazio guztia eskeiniko dizuegu!

Utzi zure iruzkina